Tony Trischka (Syracuse, NY, 1949), bluegrass musika munduan dabil 1965etik, eta banjo jolerik handiena dugu egun. Laster Kataluniara joango da bira txiki bat egiteko, martxoaren 6tik 9ra. Martxoaren 12an Bilbon izango dugu, Barrainkua kaleko Residence tabernan zuzenean. 55 urteko bidaia honetan Trischkak dozenaka grabazio egin ditu, baita tutorial asko ere, […]

“Zapalduaren pedagogia” izeneko hitzaldia eskainiko du Ane Ablanedok otsailaren 26an Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etan.Hitzaldian izango dituenak mintzagai izan ditugu hizpide, lehengo norberaren askatasunaz jardun dugu. Herri honek bizi duen zapalkuntzaz.  Zapalkuntza hori izendatzea eta salatzea, edo kamuflatzea eta naturalizatzea, irakasle bakoitzak hartu beharreko erabakia da, baina biak ala biak dira […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi […]

Zero Zabor Bizkaian elkarguneak Zaldibarreko zabortegiaren kasuaren harira hondakinen kudeaketa larria salatu dute Eusko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Miren Basaldia eta Txapo Martinek irregulartasunen berri eman dute, eta beraien eskakizunak plazaratu dituzte.  Argi utzi dute zabortegian gertatutakoa ez dela izan istripu bat. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten […]

Bertsoa eta Bilbo Hiria irratia lotzen dituen katea da POTTO, eta hementxe dago, zuen buru-belarrien gozagarri, beste saio bat. XIX. ABRA SARIKETAn egon gara, urtero Euskal Herrietako bertsolari gazteen bilgune den txapelketa handian. Algortako kasinoan 6 bertsolari gaztek kantatu zuten otsailaren 14an, barikuarekin batera, eta antolatzaile diren ALBEko lagunei esker […]

Martxoaren 10etik 29ra bitarte, 29 emanaldi eskaini eta 120 sortzaile baino gehiago batuko ditu Loraldia jaialdiak Bilboko hamabost aretotan. Seigarren aldia du aurten, irrati tarte honetan antzerkiaren inhguruna mintzatu gara, hiru ikuskizun aipatu ditugu. Iparragirre, bihotzeko Jose Mari, Kontzertu eszenikoa izango da. Iñigo Legorburuk bardoaren emaztearen ahotsean idatzitako maitasun gutun […]

Guda zibilak iraun zuen bitartean egunkari desberdinek gertakariak irudikatzeko binetak erabiltzen zituzten. Txema Uriarte eta Aline Soberon ikerlariek gerrak Euskadin iraun zuen bitartean publikatu ziren binetak aztertu dituzte, zehazki 1936 eta 1937 urteen bitartekoak. Ikerketa horren emaitza izan da “Oroimenerako binetak” liburua. Bertan, hainbat bineta aztertu dituzte garai hartako testuinguru […]

Gure Platera, Gure Aukera ekimena eskola-jantoki osasuntsuagok eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin lanean dabil. Azken urteetan sentsibilizazio lanetan murgilduta dabiltza eskola-komunitatean ikasleek jasotzen duten elikaduraren inguruan hausnartzeko . Catering enpresek eskaintzen duten elikadura egokiena ez dela ohartuta aldaketak eskatzen dituzte. Gaur egungo egoeraren inguruan hitz egiteko, EHIGEko kidea den Lurdes Imazekin […]