Martxoaren 3an, abiatuko da Alde Zaharreko Bertso Erronda lehiaketaren laugarren edizioa. Kanporaketak Errondabide kaleko Adaxka, Errondabide, La Villa eta Bira tabernetan egingo dira, saio bakoitzean 6 bertsolarik abestuta. Erronda kalea “kale bat baino askoz gehiago” dela erakutsi nahi dute Erronda kaleko lau tabernek eta Zazpi Katu gaztetxeak, eta horretarako , […]

Liher taldeak disko berria aurkeztu digu,  Hemen Herensugeak Daude deiturikoa, emakume baten istorioa kontatzen diguna.  14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza guzti horiek elkarrekin amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. Gainera kantuen […]

Elorrioko Txitxirri ikastolak antolatu du aurtengo ibilaldia. Datorren maiatzean hirugarren aldiz ospatuko da Ibilaldia Elorrion, aurretik ere 1999 eta 2006an egin zen. Baina, Ibilaldia ez da jaialdi soil bat, urte osoan zehar garatuz doan proiektua baizik. Era honetan, urte osoan arituko gara elkarlanean, jarritako helburuak bete nahian. 2020ko maiatzaren 31n […]

Eibarrera joan gara gaurko POTTO saioan, “Delorean” auto partikular-txikian. 2018. urtea izan dugu jomuga, eta mesanotxean gordeta genuen bertso-jaialdia eskaini dugu, beti ere aukeraketa diktatorialean. Eibarko ETA KITTO! euskara elkarteak antolatutako San Andres bertso-paper lehiaketaren harira, kantuan izan ziren Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal eta Andoni Egaña, Jon Mikel […]

Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz  kazetariarekin. Kurdistaneko, Rojavako egoeraren berri emateko Karlos Zurutuzak egindako erreportajea ekarri digu, baita Ainhoa Nadia Douhaibiri egindako elkarrizketa ere. Zaldibarko zabortegiaren krisiaren inguruan argitaratutako ikerketaren datuak ekarri dizkigu Arbelaitzek. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_ArgiaLander.mp3 Deskargatu hemen.

NI zu bi mugimenduak preso gaixoen egoera salatuko du Bilbo.  San Antoneko, La Mercedeko, Arenaleko, Udaletxeko, Zubi Zuri, Pedro Arrupe eta Deustuko zubietan Ni Zu Bi herri martxoaren 19an, oseteguna, egingo du. Aipatutako zazpi zubietan kontzentrazioak egingo dituzte eguerdiko 12:00etan, ostera, Deustutik eta San Antonetik abiatutako manifestazioak, udaletxera heldu eta Buenos […]

Larunbat honetan, hilaren 29an, arratsaldeko 20:00retan eskainiko da Burdina ikuskizuna BBK aretoan. Ikuskizunak flamenkoa eta euskal kultura bateratzen ditu, bizkaira heldutako meatzari eta langileen historia kontatzen du Bizkaiko paisaia moldatzeko egin zuten lana aurkezteko helburuz. Beñat Achiary kantaria batu zaigu irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200227_BE%c3%91ATaXIARI.mp3 Deskargatu hemen.

Martxoaren 10tik  29ra bitarte ospatuko da Loraldia jaialdia Bilbon. Euskal kulturako erreferenteak zein sortzaile gazteak jardungo dira hiriko hainbat espaziotan. Beste urte betez Bilbo euskal kulturaren plaza izango da, irrati tarte honetan loraldia ezagutzen ari gara Imanol Agirre eta Amaia Ocerinekin. Musikak izango du bere leku garrantzitsua loraldia jaialdian, badakagu […]

Gaur goizean Bilbo feminista saretzen plataformak  Martxoaren 8an kalera ateratzearen deia egin du. Aurten Euskal Herrian ez da greba deitu baina azpimarratu dute  Borroka feminista beharrezkoa dela, gaur duela urtebete bezala, Bilboko kaleak feminismoz bete ditugu.  Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste […]