Sindikal agendarekin abiatu dugu gaurko saioa. Langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzen dugu hemen, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Gaurko koiuntura atalean Endika Alabort Amundarainek Lan Harremanen Kontseiluak argitaratutako txostenaren azterketa zehatza egin du. Egitura atalean greba orokorrak utzitakoa aztertu du Jon Bernat Zubirik. Argia astekariarekin elkarlanean […]

Gaurko saioaren lehenengo orduan urrezko kantarekin hasi gara: Kaliforniako Tom Russell-en The Basque (1991) izeneko kantua entzun dugu. Jarraian, hainbat euskal kantarik euskaratutako kanpoko abesti batzuk entzun ditugu: The Age of Self (Robert Wyatt), Ruper Ordorika (1990), I’ll Be Your Mirror (Lou Reed), Maddi Oihenart (2014), I Fought the Law […]

Orain hemen. Bere lurrean eta lurrari ondo itsatsita. 2016an erabaki zuen Ainhoak etxera itzultzea, Gernikara, munduan zehar hamabost bat urte eman eta gero kooperazio lanetan han eta hemen (Kolonbian, Palestinan eta Bolivian, luzeen), nagusiki elkarte biren (Mundu Bat; Brigadas Internacionales) bitartez. Kooperazio zubiei nagusiki, nazioarteko gatazka guneetatik eskaera bi: 1. […]

BilbaoArtek Women Make Film: A New Road Movie Through Cinema dokumental saila esteinatuko du. Mark Cousins, Ipar Irlandako saiakeragile eta kritikaria da lanaren zuzendaria. Martxoaren 9tik aurrera, eta zazpi astelehenetan zehar proiektatuko da lana BilbaoArten arratsaldeko 19:00etan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200306_WomenMakeFilm_BilbaoArte_.mp3 deskargatu hemen.

Ongi etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak Greziako eta Turkiako mugetan errefuxiatuekin ematen ari den giza eskubideen urraketa salatu du. Bilboko Turkiako eta Greziako kontsulatuen parean kontzentrazioa egin dute. Horrekin batera, Balkanetako migrazio bideko egoera ere salatu nahi izan dute, adieraziz giza balio eta balio demokratikoak dituzten pertsona guztien alarmak astintzen ari […]

Eider Saragueta DREAM ikertaldeko koordinatzailearekin jarri gara harremanetan, “Translanguaging hezkuntza-eleanitzean ikerketa etnografiko bat” deituriko tesia kaleratu duelako. Lana osatzeko, EAE-ko eskola publiko batean egin du ikerketa. Tesia 6 kapitulutan banatuta dago, eta horiez arituko gara elkarrizketa honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/20200305_translanguaging_eider_.mp3 deskargatu hemen.

Eibar dugu zain berriro ere, baina gaurkoan kontu lazgarriak salatzeko aitzakian. Ia hilabete da Zaldibarreko zabortegian utzikeriak eragindako lurjausi-istripua izan zela, eta gogorarazteko zein salatzeko helburuz, ZALDIBAR ARGITU! taldeko kideek Eibarreko Untzaga plazan bertso-jaialdia antolatu zuten otsailaren 27an. Bertan izan ziren kantuan Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal eta Ane Zuazubizkar bertsolariak. […]