Zein da zure janari gustukoena? Badakizu denetarik jan behar dela osasuntsu egoteko? Bada, Hodei eta Lurrek ez zekiten. https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210130_gaurezdagoeskolarik_janari_osasuntsua.mp3 Deskargatu hemen.
Urtea: 2021
Osasunaren eta zaintzaren “ardura kolektiboa” jaiaren aurretik jarri du Bilboko Jai Batzorde Mistoak eta, iragan astean Aburto alkateak aurreratu bezala, Aratusteak bertan behera geratu direla igarri du. Euskal Museoan eginiko agerraldian Bilboko Jai Batzorde Mistoko kideak agertu dira prentsaren aurrean, eta, batzordeko lehendakari Itziar Urtasunek eta Bilboko Konpartsetako ordezkari Artzai […]
Lanaren ekonomia tartea sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak datozen asteetan egongo diren ekintzen errepasoa ekarri digu. Endika Alabort eta Maitane Jaio ekonomilariek ezinbesteko jardueren inguruko azterketa ekarri digute. Etxeratze agindua izan genuenean argi geratu zen zein lanbide prekariok izan zuen berebiziko garrantzia: supermerkatuetako langileak, banatzaileak… gehienetan feminizatutako lanpostuak eta […]
Astero legez, ARGIA astekariaren eduki batzuk aurreratu dizkigu bertako Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, Zaldibarko zabortegiaren kolapsotik urtea betetzear dagoela, azalera eraman du gaia ARGIAk. Zaldibar zona cero liburua idatzi duen Ahoztar Zelaieta kazetaria elkarrizketatu du Estitxu Eizagirrek, hondamendiaren erantzuleei izen-abizenak ipintzeko ikerketa eta dokumentazio ahalegin mardula dugu liburua eta, atzean […]
Bi telesail ekarri dizkigu hizpidera Iskandar Hamawik gaurkoan, Parliament eta Lupin, hurrenez hurren Filmin eta Netflix plataforman ikusgai ditugun ekoizpenak. Parliament komediak Brusela du jokaleku, eta denok gure buruari egin diogun galdera abiapuntu: Zertarako ote da Europar Parlamentua? Nazionalitateen arteko estereotipo eta topikoen jokoan egoera komiko asko daude, Bruselako parlamentuan […]
Hankaluze eta errima progresiboaren errepublika librean prest dugu beste saio bat. Izan ere, Bilbo Hiria irratiaren POTTOk ez du etenik! 2020kon hondarretan, Getxobarri Antzokian izandako txapeldunen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean (Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paya, Arkaitz Estiballes, Xabi Paya, Igor Elortza eta Unai Iturriaga) + Bizkaiko Bertsolari Txapelketen […]
Urtarrilaren 16an, Kaliforniako Stocktongko presondegian, koronabirusak jota hil zen Phil Spector musika ekoizle handia eta hiltzailea, 81 urte zituela. New Yorkeko Bronxen, jatorri ukrainarreko familia judu batean sortua, bere aitak bere buruaz beste egin zuen Philek 10 urte zituela, eta 1953an Kaliforniara joan zen amarekin. Handik 5 urtera, 19 urte […]
Lehenbiziko minutuetan Donostiako talde bizi bat ekarriko dugu gurera: The Burns. 2015ean sortu zirenetik Asylum izeneko Epa kaleratu dute eta beste zenbait single. Orain “Daddy Xmas” izeneko abestia aurkeztera datoz, 2021 urteko hasieran kaleratu nahi duten diskoaren aurrerapen gisa. Garaje rock, ondo borobildua, zuzena eta puntxa ikaragarria daukana. Ildo beretik […]
Gaurko kantugaia David Bowieren “Five Years” izan du Rafa Ruedak. David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones 1947an Londresen jai zen musikari bitraniarra dugu. 50 urtez musika popularrean lehen lerroan aritu zen. Beti berritasunaren bila, 60 hamarkadan izan zuen bere urrezko sasoia. 1963an abiatu zeun bere musikari ibilbidea. 1969an Space […]
Aste honetan birpasatzen dugu CES 2021ak ekarri dizkigun berri ez hain mamitsuak, WhatsApp bere asmoak aldatzen ditu eta Telegram bere erabiltzaileen igoera kontrolatzen du. Hemengo proiektu batekin, berri azkarrekin eta TituLOLarekin, saioa ohi baino lehenago bukatuko dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak […]
