Datorren martxoaren 8an hiru urte beteko ditu Iratik, Aranjuezeko espetxean jaio zen haurrak. Espainiar legediak agintzen du Iratik hiru urte betetzean bere gurasoengandik banatu behar duela. Banaketa hori ekiditeko sortu zen ‘Irati gurasoekin Euskal Herrira’ plataforma, eta eskaera zehatz bat egiten dute bertako kideek. Zaballako espetxea amatasuna eta aitatasuna, zein […]
Urtea: 2021
Diskotegi zaharrean zirikatzen, Immaculate Fools taldearen lehenengo diskoa topatu dugu: Hearts of Fortune. Taldea jada desagertu den arren hona ekarriko dugu euren musika. Ingelesak izan arren Ingalaterratik kanpo eduki zuten arrakastarik gehien. Egun, taldeko buru zen Kevin Weatherill Galizian bizi da eta bertan jarraitzen du musika grabatzen. Hurrengo taldeak Hypoluxo du […]
Aurtengo Bilboko Gaylesbitrans 18. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia modu presentzialean eta birtualean ospatuko da. Jaialdiak egoitza ofiziala Lekeition izango du eta hainbat jarduera antolatuko dira bertan, Bilbon jaialdia ospatzen den bitartean. “Genero izpirik gabe” lelopean ospatuko da martxoaren 1etik 14ra bitartean Zinegoak jaialdiaren 18.edizioa. Osasun-egoerak ezartzen dituen neurrietara […]
Modus Operandi taldeak bigarren lana argitaratu du. “Dantza gaitezen hil arte” mezu argia dakarrena talde arabarrak. Diskoaren izenak dantza egitera bultzatzen gaitu eta baita barruan dituen 10 kantuetako bakoitzak ere.Iñaki Ortiz de Villalba taldeko abeslaria izan da gurean. 2021ean, momentuz urtarrilaren 15ean dute beren emanaldi bakarra Bilboko Santana 27 aretoan. […]
Gaurko saioan Aniztasun funtzionalaz jardun dugu, horretarako Itziar Olabarria eta Maitane Solaguren izan ditugu bide lagun. 2018 urteko datuen arabera Espainiar estatuan biztanleriaren %10ek dauka aniztasun funtzional bat., baina ia ez du errepresentazio publikorik, neurriak hartzerako orduan ez da kontuan hartzen. Baztertutako kolektiboa da, gizartean gorputzaren inguruen egiten den irakurketarekin […]
Bizkaiko zortzi taldek, Gipuzkoako hiruk eta Nafarroako batek hartuko dute parte VillaSoundBilbao jaialdian, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen musika sorkuntza sustatzeko. Miguel Diez izan dugu, musika lehiaketaren nondik norakoak azaltzeko. Udalak jakitera eman duenez, izena eman duten 106 talde eta bakarlarietatik zortzi Bizkaikoak izan dira, hiru Gipuzkoakoak eta bat […]
Saio honetan, CESaren edizio berriren ezean, WhatsApparen erabilera baldintzen aldaketak komentatuko dugu, Google-en zerbitzuak izango dituzten hurrengo berrikuntzak aurreratuko ditugu eta berri azkarren atal handiagotua izango dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean308.mp3 Deskargatu hemen.
Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk, lehenengoa “Gangs of London” Egungo Londresen kokatu dute mafia giroko telesail labur hau. Klanen arteko itunak, azpijokoak, familia norgehiagokak… eta krimen antolatuak erakunde publikoak kontrolatzeko duen modua. Estilo honetako kontakizunen osagai guztiak bildu dituzte bederatzi ataletan, eta urteko telesailik ikusgarrienetako bat bilakatu da, nazioarteko […]
Inguruko ekonomia dinamizatzeko eta indartzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da Ekhilur. Eta bertako erabiltzaileei diru elektronikoko kontu bat irekitzen diete Ekhilur sareko saltokietan mugikorrarekin egiten dituzten erosketak ordaintzeko. Proiektu honen nondik-norakoak hobeto azaltzeko Alex, Ekhilurreko kidea izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210111_alex%20ekilur.mp3 Deskargatu hemen.
Astika herria Erandion kokatuta baserri multzoa okupatu da, Auzo okupatuko biztanleek ohartarazi dutenez, Erandioko Udalak eraisten hasteko baimena eman dio Labartain S.L. enpresari. Hori salatzeko, protesta egingo dute urtarrilaren 11n, Erandioko udaletxetik abiatuta. Une honetan zein da egoera, Auzotarrek azpimarratu dutenez, Labartain S.L. enpresak denbora darama auzoko lurrak erosten. Gaineratu […]
