Orain dela ia bost urte Theme Time edo gai baten inguruko Soinugela saio bat egin genuen, atxilotuei eta presondegiei buruzkoa. Orain bigarren atala egin dugu, kantu zerrenda berria aurkeztuz. Askotan torturatuak eta hilak ere izan ziren atxilotuak, batez ere preso politikoen kasuetan. Beste aldetik kantari eta kantuegileen atxiloketak izan ditugu […]
Eguna: 2022-03-04
Itaia emakumeon antolakuntza sozialista kalera ateratzeko deia egin du ere Martxoaren 8an. Bilbon 18:30etan Indautxu plazatik egingo dute. Martxoak 8ren harira egiten duten irakurketa egiteko gonbidatu ditugu irratira, Teresa batu zaigu. Lau ardatz landu dituzte. Zaintza eta lan karga handitu da pandemian, hori agerian geratu da. Administrazioaren eta erakundek ez […]
Gaurko KIROL ESKIROL saioan… Entrenamenduak/formazioa izan dugu hizpide: KIMETSPORT enpresa ezagutu dugu Gari Fullaondorekin; Triatloi mundua Lander Arantzamendi lagunaren bidez eta kirol psikologiaren garrantzia German Urteaga prestatzailearen ahotan. Biba kirolaren lubakia!. Ezin ahaztu Ibon Burgoaren musika, Iker Gurrutxagaren sinadura, Vitor Beaskoetxearen kronika eta Unai Mendibururen bertsoa On egin!. https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220303_kirol_eskirol_entrenamenduak.mp3 Deskargatu […]
Lan munduko deialdien errepasoa egin du Eki Etxebarriak, agenda sindikalean. Saioren bigarren atalean Jon Bernat Zubiri ekonomialariak lan erreformak behin behinekotasunean lan kontratuetan ekarri dituzten aldaketak aztertu ditu. Kontratu finkoen inguruko erronkak aztertu du. Saioaren bukaera Pello Zubiria kazetaria izan da gurean, Argia astekarian argitaratutako Gorillas, kalea hiltzeko makina berria […]
