Gaurko zine atalean Ane Urkiolak sorkuntza prozesuaz (musika eta bertsolaritza) mintzo diren bi dokumental ekarri dizkigu. Biak ere sarean ikusgai ditugunak. Dardara Berri Txarrak taldearen Ikusi arte biran grabatutakoa eta Bertsolari, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_ane_dardara_bertsolari.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2022-03-25
Ostiraleko musika gomendioa ekarri digu Rafa Ruedak, gaurkoan Benizze Beñat Goitiaren proiektu berria ekarri digu. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, bestelako proposamen dakar, elektronikara hurbilduz. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu du zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_rafa_benizze.mp3
Kirol Eskirol saioak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur furgolaren alde ezkutuak argitara atera ditugu, ateak zabaldu eta sabaiak hautsi! Rayco Sanchez egon da tertulian, bere Opio Errebeldea + Jo ta Ke liburuekin; San Mamesen Orroa ekimenaren berri izan dugu Iñigo Delgadoren ahotan; Nahia Alonso Primer Iberdrola ligako […]
Keia taldea “Erregaia “ deituriko lehen lana plazaratu du. Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez osatzen dute taldea. Bestelako taldetan aritutakoak dira. Aspaldiko laguna Ane Arruti batu zaigu irratira. Hamar abestiz osatutako bilduma da plazaratu dutena. Aspaldi sortutako kantuak taldean osatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220323_keia_talde.mp3 Deskargatu hemen.
