Zea Mays prest dago  agertokietara itzultzeko, eta gainera  taldearen 25.urteurrena  ospatzea da, apirilaren 9an Bilboko Santana aretoan. “25 joan dira ta!” ekitaldia musika eta errepideko urte hauek ospatzeko topagunea izango da. Albiste ederra ekarri digu Rafa Ruedak baina kantu berria ere ekarri digu kuraia deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220311_rara_zea_mays.mp3 Deskargatu hemen.

Bertsio saioan Bob Marley kantari handia izan dugu bide lagun. Reggae munduan murgildu gara, eta reggae kantarien artean handiena hautatu dugu Bob Marley. The Marleis taldearen sortzailea. Oraindik ere, reggae musikari ezagunena da, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutarazi baitzituen honako bertsioak entzun ditugu. […]

Piztiak taldeak 30 urte bete zituen 2021ean, eta Ondarruko taldeak “XXX” diskoa kaleratuko du, urte horietan zehar egindakoa ospatzeko. Han egokitu dituzte beren ibilbide musikal oparoan argitaratutako zazpi diskoetatik aukeratutako abestiak.Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kantu berezi gehitu dizkiote “XXX” albumari: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begiegi begira. […]