Flamin’ Groovies taldea 1965ean sortu zen Kaliforniako San Frantziskon. Roy Loney, George Alexander eta Tim Lloyd taldekideek osatua. Haieran The Chosen Few izan ziren eta, laster, Cyril Jordan sartu zenean, sua piztu eta The Flamin’ Groovies bihurtu ziren. Modaren kontra jarri ziren askotan eta cult band edo kultuzko banda moduan […]

Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lana egongo da ikusgai erakusketa-aretoan, hain zuzen, “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketa, kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garaikideak harremanetan jartzen dituen proiektua. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikzioko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika […]

Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]

Olatz Gorrotxategi antzerkigile, eszena-zuzendari eta aktoreak martxoaren 12an, larunbatean,  estreinatuko du Barakaldo Antzokian Mierda de ciudad , euskal rock erradikalaren gorakadari eta beherakadari buruzko western musikala. Lanak laurogeiko hamarkadako aldarrikapen nagusiak jorratzen ditu: intsumisioa, mugimendu antinuklearra, abortatzeko eskubidea,Oholtzan Olatz Gorrotxategik bera izango da, eta  Aritza Rodriguezekin eta Marta Álvarez del […]