1

Orain arte Euskal Herriko Hobi komun handiena aurkitu dute  Begoñako hilerri zaharrean, 46 pertsonaren gorpuzkiak topatu dituzte, horietatik 42 desagertuak ziren, gehienak gudariak eta milizianoak. Aranzadi Zientzia Elkarteak iaz jarri zuen martxan Begoñako Argia proiektua, eta hari esker egin dute aurkikuntza. Gerra Zibilaren testuinguruan hildako pertsonen gorpuzkiak Begoñan zirela bazekiten, […]

Datorren ostiralean Bilbon izango da Formol Laborategia “Album“ ikuskizuna eskainiz, aitzakia ederra Intza Alkainekin berba egiteko. Azpeitiako topaketetan estreinatu zuten antzezlana, gaur egungo euskal gazteria osatzen dutenen hainbat kezka kolektibo plazaratuko dituzte obra honetan, eta hainbat galderari erantzuteko ahalegina egingo dute: nor diren, zer espero den eurengandik, zein norabidetan daramaten […]

Palestinako Lurraren Eguna dela eta,martxoaren 30ean, 19:00etan, hainbat mobilizazio antolatu dira euskal hiriburuetan, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta CAF Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko. 1976ko martxoaren 30ean, herri palestinarrak greba orokorra deitu zuen, Israelgo Estatuak etengabe bere lurrak lapurtu izana salatzeko. Armada Sionistak “Israelgo herritartasuna” zuten zazpi gazte […]