Pasa den udan Kaki Arkarazoren Garate estudioan grabatu zuen Liher taldeak bere bosgarren bilduma. 2015ean sortutako talde honek gero eta oihartzun handiagoa du. Entzun ditugun kantuak: Kintsugi eta Ain’t No Lulaby. Moonshine Wagon (Whiskey gurdia) Araban sortu zen, 2013an. Bluegrass talde metalikoa izan da beti, guztiz atsegina, eta ehunka emanaldi […]
Eguna: 2022-03-24
60 hamarkadan kokatu gara gaurkoan, musikal baterako eginiko kantua hautatu dugu. Kantuaren egilea Anthony Newley dugu, aktore eta kantari Britainiarra. Newleyk ibilbide arrakastatsua izan zuen pop musikako abeslari gisa, 1959ko maiatzean “I ‘ve Waited So Long” abestiarekin hasi zena, zerrenda britainiarren artean hirugarrena, “Idol On Parade” ren soinu-bandan parte hartzeari […]
Dantzertik, Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra. Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua. Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta […]
Martxoaren 31n hasiko da Amurrion Korrika. 22. edizioa izango da. Jadanik ari da ilusioa zabaltzen. AEK antolatzen duen lasterketa erraldoia gaur arratsaldean aurkeztuko dute Bilbon, Korrikaren aurkezpen soziala izango da. Asier Amondo Korrikako koordinatzailearekin berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220324_asier_amando_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
V. Mauri-Apolo sariketa izan genuen Bilbon, martxoaren 18an, bi bertsozale eta maisu handi goratzen eta omentzen dituen saioa. Iñakiren tabernan izan genuen aukera bertsolari gazteen ahots goxoez gozatzeko. Taulagainean laukotea, gai-jartzailearen aginduetara. Kantuan: Iruri Altzerreka Hodei Iruretagoiena Gorka Pagonabarraga Janire Arrizabalaga Gai-jartzailea: Eneko Abasolo “Abarkas”, GURE Txikitin Epaileak Joseba Barandiaran […]
