Pieza eszenikoak, kontzertuak, ekintza performatibo ibiltariak, musika modu ezohikoan esploratu eta jotzeko tresna arraroen liburutegi bat, antzinako gauzen denda batean dantza-esku-hartze bat, basoetan sartzera garamatzaten instalazio murgiltzaileak, txikientzako sukaldaritza sortzaile tailerrak, edo feminismoei, arrazismoaren aurkakotasunari edo panafrikanismoari buruzko mahai-inguru bat egongo dira besteak beste. Egun osoan zehar, Bilboko Auzo Garaietako […]

Bigarren urtez, Animalistak taldeak Bilboko Azoka Beganoa antolatuko du. Animalien askapena herritarrengana hurbiltzea du helburu, baita kolektibo eta pertsona antiespezisten arteko sareak ehuntzen jarraitzea ere.  Egun bateko egitaraua antolatu dute, larunbatean. Abenduak 17, La terminalen izango da. Zer harreman dugu gainerako animaliekin? Etikoa al da euren sufrimenduaren ordezko alternatibaz beteriko […]

Durangoko Azokaren 57. edizioa bukatu berritan, Gerediaga elkarteko Izaskun Ellakuriagarekin berba egin dugu. Pozik agertu da, azoka jendetsua izan delako eta sortzaileak ere pozik agertu direlako salmentei dagokienez, pandemia aurreko salerosketa mailara itzuli baitira oro har. Gune ezberdinek izan duten harrera azpimarratu du Ellakuriagak, izan ere Eszenatokia eta Irudienea guneetan […]

Eneko Zuloaga filologoak “Mendebaldeko euskara zaharra: ezaugarriak, kronologia eta geografia” liburua aurkeztu du Durangoko Azokan. Liburu honek mendebaldeko euskara zaharra du aztergai, zehazki, Erdi Aroan Euskal Herriko mendebaldean zeuden ezaugarri eta zatiketa lektal nagusiak. Egilea Euskal Ikasketak Saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta EHU eta Euskaltzaindiaren artean argitaratu dute […]

Adur Larrea marrazkilariak Lurbinttoko ohoinak liburua aurkeztu du Durangoko Azokan, Elkar argitaletxeko Juan Mari Larrartek lagunduta. Ohoinak aipatzen zituen bertso zahar batetik abiatuta, ikerketari ekin zion Larreak. Liburuko marrazkiak berak eginak dira, noski, baina aurreko eleberri grafikoetan ez bezala, oraingoan testuak ere berak eginak dira. Iaz EKE-Elkar literatura beka eskuratu […]

Gaurkoan Ni ez naiz Mikel Laboa aurkeztu da Durangoko Azokan, Mikel Laboaren biografia “ez konbentzional, ez ohikoa, baizik eta modu jostari eta onirikoan kontatua, western bat bezala”, Harkaitz Canok azaldu digunez. Berarekin, Unai Iturriagarekin eta Joseba Larratxerekin solastu gara, hiruren artean sortu duten liburuaz. Mikel Laboaren figura alderdi askotatik islatzen […]

Leire Lopez Ziluagarekin mintzatu gara, Durangoko Azokaren laugarren egunean. Bereziki ostegunean Pozik dago bera, azoka oso une berezia delako beti, “irakurleekin aurrez aurre egoteko eta irakurleak idazleekin egoteko momentu bakarretakoa da”. Liburu sorta ederrarekin azaldu zaigu Leire, izan ere, aurten 20 bat liburu argitaratu ditu Susa argitaletxeak, eta zazpi aurkezpen […]

Hezkuntza Lege-aurreproiektuaren zirriborroaz irakurketa kritikoa egin dute hainbat eragilek Durangoko azokaren testuinguruan. Katixa Agirre eta Imanol Epeldek irakurri dute manifestua. Argi adierazi dute legearen zirriborroak ez duela bermatzen euskal kultura zehar-lerro izatea, ez oinarrizko hezkuntzan, ezta beste hezkuntza-eremu batzuetan ere. Gaurko agerraldian adierazi dute proposamen zehatzak dituztela eta Hezkuntza Sailari […]

Areto nagusian Taroka aurkeztu dute, gutxienez jokoa azaltzeko ahaleguna egin dute, izan ere jolas bat baino gehigo batu dute artefaktuan. Txabi Landabideak eman ditu azalpena, hiru loaz topako ditugu karta jokoan: buruz burukoa, tarota eta rol jolasera hurbiltzen den fikxio kolaboratiboa. Txakur Gorria kolektiboak irudiak sortu ditu, Nerea Ibartzabalek tarotaren […]