Eskola garaian materia hiru egoeratan egon daitekeela irakatsi ziguten. Hots, materia solidoa, likidoa edo gasa izan daitekeela ikasi genuen. Alabaina, zientziak etengabeko eraldaketan dihardu, eta egungo egunean fisikariek laugarren egoera bat bereizten dute, mesofasea, alegia. Kristal likidoen fasea dugu hori. Fase horretan, materiak solidoaren nahiz likidoaren ezaugarriak hartzen dituenez, ezin […]
Urtea: 2023
Zoroa Gam pertsona psikiatrizatuen eta sufrimendu psikikoaren psikiatrizazioarekiko kritikoen talde autogestionatua da. Pertsona psikiatrizatuei laguntzeko mekanismo guztiak medikaziotik pasatzen dira. Hori uztea elkarbizitzarako eta elkarri laguntzeko sareak eraikitzeko babes ofizialetik ihes egiteko modu bat da. Larunbatean Harro Zoroa manifestazioa egingo dute Bilbon. Hekoi izan dugu gurean, argi hitz egin digu […]
Gaur emango diete hasiera Alde Zaharreko jaiei. Bost eguneko egitaraua antolatu du Zaharrean Berri Jai Batzordeak, eta jaien nondik norakoak azaldu dizkigu Iñaki Etxarri Jai Batzordeko kideak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230531_i%c3%b1aki_etxarri_7kaletako_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.
Zaldibarko zabortegian gertatutakoan oinarrituta, Hondamendia antzezlana taularatu zuten, Harkaitz Canoren testu batean oinarrituta eta, berau gauzatzeko, Artedrama eta Axut! taldeak batuta. Gure sistema politiko eta mediatikoari kritika egiten dio antzerki lan honek, 2020ko hasieran kokatua eta erizainak, kazetariak, enpresariak, dantzariak, politikariak, zaborpean geratutakoen senideak ageri dira. Gogora dezagun 2020ko otsailean […]
Zirkua fantasiari ateak zabaltzea da. Ezinezkoa den guztia, egi bihurtu daitekeen karpa azpian. Zirkua izango dugu mintzagai datozen minutuetan izan ere amaitu berri den Umore azokan Euskal Herriko zirku elkarteak ‘Euskal Zirkua 2023’ katalogoa aurkeztu berri du. Mikel Pikaza izango dugu gurea Euskal Herriko zirku elkarteko kidea eta baita Malas […]
Bizkaiko hondartzen denboraldia ostegunean hasiko da berrikuntza garrantzitsu bategaz: bainu lagunduaren zerbitzua udako lau hilabeteetan (ekainaren 1etik irailaren 30era) eta ohikoak baino bi hondartza gehiagotan eskaintzea. Modu horretan, beraz, Arenan, Ereagan, Plentzian, Laidatxun, Isuntzan eta Arrigorrin ez ezik, Gorlizen eta Bakion ere zerbitzua emango da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_hondartzak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur abiatzen da Prototipoak arte jaialdi, bi urtean behin ematen den arte ekintza da. Aste honetan artistak eginiko prozesu artistikoak erakutsiko dute gaurtik aurrera. Dantza, eskultura, zinema, performanceak, espazio publikoaren esku hartzeak eta bestelako proiektuak izango dira bienalean. Euskal Herriko nahiz atzerriko artistek hartuko dute parte. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230530_prototipoak.mp3 Deskargatu hemen.
Just Mustard talde irlandarrak euren azken diskoa aurkezten ari dira: Heart Under. Taldeak musika esperimentala jorratzen dute, soinu intimoak eta mingotsak nahasten dituzte eta emaitza bikaina dela iruditzen zaigu. Hurrengo gonbidatua Lion Lunadon da. Zelanda Berriko musikariak Beyond Everything disko basati eta zikina kaleratu du, bolumen ozenean entzunez gero gatibatuko […]
Asteburuan ospatuko da Areatzan Elhuyar zientzia azoka. Elhuyar Zientzia Azokak 3 egun iraungo du, ekainaren 2tik 4ra, eta Bilboko Areatzan egingo da. 60 ikastetxetako 700 gaztek hartuko dute parte, eta 200 proiektutik gora egongo dira ikusgai. Euskal Herriko ikastetxeetako gazteez gain, Espainiako eta nazioarteko azoketako saridunak ere izango dira: 7 […]
Hauteskunde biharamuna dugu, datuen balorazioa eta analisi saltsa izango dira protagonista datozen egunetan, irabazleak, galtzaileak… ziklo aldaketa datorrela entzun dugu. Kontu horiek aztertu ditugu Xabier Aierdi soziologoarekin. EAJak 2019ko emaitzekin alderatuta, 80.000 boto inguru galdu ditu, hori izan da Aierdiren iritziz espero ez zen datua. Balantzaren beste aldean EH Bildu: […]
