Gaurko POTTO irratsaioan Bilbo izan dugu ardatz. Zazpi kaleetako gaztetxea hartu dugu erdigune eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren 2014ko finaleko buruz buruko ale bi opari: Fredi eta Arkaitz, kartzelan. Bilboko 7katu gaztetxearen 17. urteurreneko bertso-jaialdia astindu dugu, aukeraketa diktatorialean. Haizea Telleria gai-jartzailearen aginduetan izan ziren kantuan Miren Amuriza, Oihana Batera, Enare […]

Otsailaren 23an Algortako Aizebarri  kultur txokoan Abra saria ospatuko da. Urtero legez Algortako bertso eskolak antolatutako gazteentzako plaza izan nahi du. Honako bertsolariak arituko dira kantuan Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria- Xehetasun guztiak ezagutu ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_paule_ixar.mp3 Deskargatu hemen.

Loraldiak gaur aurkeztu du 10. edizioa. Aurtengoa martxoaren 1etik 23ra ospatuko da, Munduari begiratzeko modu bat lelopean. Guztira, 28 ekintza antolatu dituzte hogeita hiru egun horietarako, eta 120 sortzaile baino gehiago arituko dira. Aurtengoak ohiko diziplinak edukitzeaz gain, berrikuntzak ere izango ditu.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240214_loraldia.mp3 Deskargatu hemen.

Oir Gorosabelen tartea izan dugu gaur, eta haurren postura on eta txarren inguruan mintzatu gara. Gogora ditzagun zenbait puntu garrantzitsu (aipatu baino ez ditut egingo, horri buruz luze eta zabal hitz egin izan baitugu lehenago. Bat: “postura on” eta “postura txar” kontzeptuak bazter ditzagun. Izan ere, postura “onena” txarra bihurtzen […]

Dupla taldea, disko berria esku tartean dator, bira berria ere badu antolatuta, Japoniatik etorri berritan hurbildu da Gari gurera. De un pueblo de Aguarain deituriko lana dakartzate. Agurainetik mundura  eginiko musika aldarrikatzen dute, humorez eta ironiaz beteriko letrak eginez. Beñat Oribe eta  Gari Uriarte dira Dupla. Bestetik Love &Money antzezlana […]

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurkoan emakume espetxeratuen bizipenak biltzen eta kritikoki irakurtzen dituen liburu bat gomendatzen dizuegu biziki.  “Argi-izpiak txantxarren artean. 14 begirada kartzela feminismotik birpentsatzeko” da liburua eta 2019an argitaratu zuen […]

Atal honen hasieran, otsailaren 17an Andoainen egingo den PodEgunera joatea gomendatzen dizuegu. Ondoren, berrien atalean, konpontzeko eskubideari buruzko Europako lege-proiektu berriei buruz hitz egingo dugu, .internal domeinu berriaren helburua azalduko dugu, Japoniako administrazio publikoaren disketeen desagerpena komentatuko dugu eta Elon Musken chip neuronalei eta horien ondorio etikoei buruz luze eta […]

Inauteriko saio berezia Lutxo Egia idazle eta Jasone Akizurekin abiatu dugu, aurtengo Farolin eta Zaranbolas. Atzo ostiralez epaitu zituzten plaza berria, errudunak dira horregatik gaurkoan inauteriko larunbata dugu. Duela 40 urte sortutako pertsonaiak ditugu Farolin eta Zaranbolas Bilbotar harroak eta festazaleak dira Farolin eta Zaranbolas. Tradizioz, Bilboko aratusteetan urteroko gaiztoak […]

EHUKulturak eta Loraldiak elkarlanean, Mikel Laboa kantariari buruzko erakusketa ireki dute Bizkaia Aretoan. Ostegunean egin zuten inagurazio ekitaldia eta bertan izan zen Miren Koro Campos erakusketako komisarioa. Gurean ere izan da, eta bere hitzetan, Mikel Laboaren alde ezhain ezagunena ezagutu daiteke erakusketa honi esker. Otsailaren 29 arte izango da ikusgai […]