2024-2025 ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 7tik 23ra bitartean zabalik egongo da haur, lehen eta bigarren hezkuntzako, EAEko eskola eta institutuetan. Larunbata honetan Euskal Eskola Publikoan matrikulatzea sustatzeko argazki jendetsu bat egingo dute Bilboko Arriaga plazako  eskaileretan. “Zaindu maite duzun hori. Matrikulatu Publikoan” lelopean.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240202_arantza_euskal_eskola_publikoa.mp3 Deskargatu hemen.  

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian.Hiru hitzordu aipatu dituzte gaurkoan, santa Ageda bezpera, San blas eta kanporamartxo. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240102_erroseren_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.  

GURE! Jaialdia Erandion bigarren aldiz egingo den diziplina anitzeko jaialdia da, 2024ko otsailaren 2 eta 3an. Jaialdia CIFP Tartanga LHIIko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Produkzio zikloko ikasleen ekimenetik abiatzen da, Erandioko Udalarekin elkarlanean. Jaialdiaren ekoizpena ziklo horretako bigarren mailako ikasleek garatu dute. Bigarren promozio da, 2021-22 ikasturtean lehen aldiz ematen hasi […]

Astero legez Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikabno kazetariarekin. Hiru gai ekarri dizkigu, batetik Gorka Urbizuri eginiko elkarrizketa. Bestetik Net Hurbilen landutako gaia kasu honetan gaueko tren zerbitzuaren ingurukoa eta bukatzeko Donostiako Amara auzoan dagoen Kontenedora sorkuntza espazioa. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240201_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.