Guillermo Camus Jara preso maputxearen egoera geroz eta okerragoa da. Azken berrien arabera, atzo ospitaleratu zuten, 102 eguneko gose greba eta gero; egarri greba ere hasia zuen. Gabi Basañezek maputxeen egoera gogorra kontatu digu. Zati bat Argentinaren menpe dago eta bestea Txileren menpe. Gabik azaldutako moduan, borroka luzeko herria da […]
Eguna: 2024-05-21
Aizu aldizkariaren maiatzeko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Olatz Arrizabalaga pilotariarekin hitz egin dute, besteak beste, pelotaz eta emakumeen pelotak duen egoeraz. Gainera, Julen Axpe umoregilea ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Donejakue bidea egiten duten erromes asko eta asko Orregan gelditzen dira eta Marisol Goikoa […]
Kim Gordon musikaria izango da gure lehenengo gonbidatua. Duela gutxi 70 urte bete dituen arren, sasoi betean dago. The Collective izeneko disko berriarekin dator, soinu industrial eta ilunez betea. Bere bakarkako bigarren diskoa da Sonic Youth talde gogoangarrian ibilitako musikariak kaleratu duena. Rudiger izenaren atzean Felix Buff daukagu, Willis Drummond […]
