150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2024-05-28
EZEZEZ taldea izango da gure lehenengo astindua gaurkoan. Bere bigarren diskoarekin datoz. Katuzaldia bataiatu dute 12 abestiz osatutako azken lan honi. Gertatzen den bezala, denak jarri dira/gara antza zeinekin eta norekin bilatzen, horrela Idles Parquet Courts, Viagra Boys, eta… Paralisis Permanente ere bai, ez? Unai Madariagak gidatzen duen banda honek […]
