Larunbatean, maiatzaren 25ean, Bilbon Harro Zoro Erradikalaren manifestazioa izango da. Heiko izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu digu manifestazioa biolentzia psikiatrikorik nahi ez dutela ozen aldarrikatzeko egiten dutela. Gaineratu du, egoera oso oinarrizkoa dela egungoa eta Giza Eskubideak errespetatzea nahi dutela. Manifestazioa Unamuno plazatik abiatuko da 12:00etan, Areatzako […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Daniel Landart kulturgileari elkarrizketa. Ziburuko liburu eta disko azoka datorren astean egingo dute eta bertan omenaldia egingo diote. Bestalde, BBVAk Sabadell erosteko nahia dela eta gatazka sortu da eta Urko Apaolazak Net Hurbil atalean banku publikoak sortzearen aldeko mezua idatzi du. […]

Berriz ere airean da bertsoaren magia Bilbo Hiria irratian; beste POTTO bat. Santutxuko Udaberriko bertso-saioen aurreneko bala entzungai. Maiatzaren 4an, Karmelo plazan izan ziren kantuan Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra , Assa Intxausti eta Maialen Lujanbio, Irati Erkiziaren aginduetara. . Bertsoen aukeraketa diktatoriala, buru-belarrien gozagarri. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240521_potto_santutxu.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko auzo elkarteen Federazioak manifestaziora deitu du gaur 19:00etan Zabalburuko plazatik. Fer Atxa Bilboko auzo elkarteen Federazioko mugikortasun arduradunak kontatu digu hiru arrazoi nagusi direla eta egingo dutela manifestazioa: lan gatazka konpontzeko, Bilbobuseko autobus zerbitzua berregituratzeko eta zerbitzuaren eredua aldatzeko. Gaineratu du manifestazioa Zabalburuko plazan hasi eta Udaletxean amaituko dela. […]