Pantera beltzetatik maitasun erromantikora, eta Kurdistanetik Frantziar estatuko ziegetara. Gainera, euskal literatura gozotu duen 70.000 euroko sari literarioa. Erdu gurekin bidaia literario honetara! BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2024/liburuenerrepublikatxikia/240926_liburuenerrepublikatxikia_17.mp3 Deskargatu hemen.
Hilabetea: iraila 2024
ARGIA astekariaren errepaso berezia egin dugu gaurkoan Gorka Peñagarikanorekin. Izan ere, Gorka Donostian dago Zinemaldiko Sail Ofiziala jarraitzen eta, oro har, Zinemaldia izan dugu hizpide. Ikusi dituen pelikula guztietatik lau gomendatu ditu Gorkak: Bound in Heaven, Los Destellos, On Falling eta El hombre que amaba los platos voladores. ARGIA astekariaren […]
Euskaltegiek urrian hasiko dute 2024-2025 ikasturtea eta euskara ikasteko ikasten hasi edo jarraitzeko matrikulazioa oraindik zabalik dago. Isa Isazelaia izan dugu irratian, Gabriel Aresti Euskaltegiko arduradunetako bat, eta berarekin aritu gara euskaltegiaren eskaintza eta doakotasunari buruz. Isak azaldu du sektoretik egiten duten eskakizun nagusia doakotasuna dela; hau da, dirurik ez […]
BBK aretoak eta Tartean Teatroak elkarlanean asteburuan estreinatuko dute “Non dira haurrak?” antzezlana. Jokin Oregi da antzerkiaren zuzendaria eta abiapuntua zein den kontatu digu: “8 urteko ume bat psikologora joaten den momentua da abiapuntua”. Azaldu du antzerkian zehar umeei erreferentzia egingo zaien arren, oholtza gainean ez dela umerik egongo. Irailaren […]
Jada abian da Nazioarteko Dantza Jaialdiaren 25. edizioa. La Fundiciónek antolatzen du eta Marian Etxebarria antolatzaileetako bat izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu atzoko aurkezpenean Dantzaldiaren babesleak egon zirela eta oso egun polita izan zela. Argitu da sarrerak dantzaldia.org webgunean eskuratu daitezkela eta programazioaren xehetasun gehiago ere kontatu […]
Amy Allenek ibilbide oparo eta distiratsua dauka. Hainbat artistarekin egin du lan. Bere izenarekin sinatutako azken diskoan, zeinak Amy Allen izenburuarekin kaleratu duen, nahiz ez den argitaratzen duen lehena. Soinuen kaleidoskopio bat dago diskoan behin eta berriz agertzen dena, eta ez zaude oso ziur Allenen ahotsa edo sintetizadorea den; izan […]
Anodni Ollokiegik bere bigarren lan luzea aurkeztuko du osteguneak Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean. Olloki bezela sinatzen duen lehen diskoa da eta berak azaldu digunez, pertsonalagoa ere bada. Hainbat estilo uztartu ditu oraingoan ere eta horiek guztiek Olloki osatzen dutela aitortu digu. Irratian, gurean, izan da, abestiak nola sortzen dituen kontatu […]
Larunbatean aurkeztu zuten Ehunka San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako sare komunitarioa, hiru auzoetako bizi baldintzak hobetzearen alde lanean dabiltzan eragileek osatua. Gainera, Telefonicako eraikin zaharrari erabilera komunitarioa emateko proposamena ere aurkeztu dute. Yolanda Jubato izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak azaldu digu badela garaia auzotarrentzat erabilgarria izango den […]
Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, […]
Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Alvaro Olaetxea eta Mikel Irigoyenek osatutako EZEZEZ taldeak gaur kontzertua du Kafe Antzokiko Kutxa Beltzean 20:15ean. Unai Madariaga da taldeko abeslaria eta telefonoaren beste aldean izan dugu xehetasun gehiago emateko. Bigarren lanarekin haien estilo eta soinua topatzen ari direla azaldu digu eta gaineratu du orain taldean […]
