Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250411_agenda_kermanen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean geopolitika izan dute hizpide. Atzera begiratu interesgarria eta analisi handikoa egin du Xabier Letonak, Ostpolitik zenari begiratuta. Ainhoa Jungitu urduñar gazteari egindako elkarrizketa ekarri digu eta bukatzeko tolosako proeiktu bat ekarri digu, pilotako esparatrapua berrerabili eta paper bihurtzen dute Tolosako Lanbide Heziketako […]

Delorean autoan egin dugu gaurko POTTO saioa Bilbo Hiria irratian, eta “Ze leku da gero?” ikuskizuna eskaini dugu primizia mundialean. Aner Peritz “Euzkitze” izan dugu saioaren gidari, prosari; Janire Arrizabalaga eta Maite Sarasola Isazelaia izan ziren bertsotan eta Peru Goioaga gitarra-jotzaile. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250408_potto_zer_leku_da_gero.mp3 Deskargatu hemen.

Airean dugu akabuko KIROL ESKIROL saioa. Emakumeak eta Kirola, Emakumeak Kirolean, Kirol Emakumeak, emakumeentzako kirola …. Gaia astindu dugu hainbat erpinetatik. Sakana bisitatu dugu eta Nafarroako bailaran egiten ari diren ekimena ezagutu Amaia Gerrikagoitiaren ahotan. Xorroxin irratiaren xori-kantua bidali digu Julen Zelaietak; Antxeta Irratiaren eledun Paola Oskozek ekialdeko berriak puztu […]