Mikel Telleria musikaria izango dugu bidelagun. Bere azken lana, Oroit Lou Reed, New Yorkeko musikari handia omentzeko asmoz sortutako diskoa da, baina horrekin batera, euskarazko rockaren eremuan ekarpen propio eta originala egin du. Diskoak Lou Reeden eragina jasotzen duen arren, Telleriak hamar abesti original sortu ditu, euskaraz eta bere estilo […]
Eguna: 2025-04-01
BLV-ART Jaialdiaren edizio berria apirilaren 3tik 13ra ospatuko da Bilbao La Vieja auzoan, Bilboko Udalaren eskutik. Ekimen honek antzerki fisikoa, arte biziak, dantza eta ikus-entzunezko instalazioak uztartzen dituen programazio anitza aurkeztuko du, guztira hogei proposamen inguru bilduz. Bertan, belaunaldi berriko artistek eta dagoeneko ospea duten sortzaileek parte hartuko dute. Jaialdiko […]
Amelie Nothomben istorioen indar magnetikoa eta gobernuen erabakien ardura herriei egozteko joera sarraskigilea. Mitxelenaren amaren egonarria zelan islatu zen Angelupoulosen “Ziterara bidaian” eta nola erabili zituzten Ginzburgen aitak eta Melville Harrigarriak ustezko zetazeo bat miresmena sortzeko eta salaketa soziala egiteko. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250325_liburuen_errepublika_txikia_23.mp3 Deskargatu hemen.
Azken ordu honetan Gorka eta Xabi izan dira gurean. Gorkassss (GARRAIO eta Ainke) eta Miin (Sistemak Arriskutsuak Dira) bakarlari moduan etorri dira, baina biak batera. Haien elkarlana oparitu digute primizian, “okerrera juten bada”, beste hainbat esaldien artean, laguntasunari buruz jarduten duen kanta. Eta horrelaxe joan zaigu guri ordua, lagun arteko […]
