Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da. Haurren zein gazteen hezkuntzan eta aisian, euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan. Aste Santuko oporraldirako eskaintza zabala izango dute, euskara eskolak eta multi kanpusa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_andoni_aste_santua_gabriel_arestin.mp3 Deskargatu hemen.

Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu. Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_agenda_keparen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.    

Kathryn Mohr-en azkeneko diskoa Islandiako kostalde urrun bateko biltegi abandonatu batean grabatutako disko bat da, horrek jada testuinguru erakargarria da ni bezalako frikientzat. 90eko hamarkadako homerecording joera erakusten du, estudio txiki eta pertsonaletan musika grabatzeko joera, alegia. Mohr-en musikan giza-zarata entzuten da, bizitzaren pausu ozena. Testura lakarretan barneratuko zarete disko […]

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak (EHPM) apirilaren 5erako, biharko manifestazio deialdi zabala egin du lau hiriburutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. “Soldatak eta pentsioak duinak, orain, hemen eta denontzat!” lelopean, bizi-baldintza duinak aldarrikatzeko eta aberastasunaren banaketa justua eskatzeko kalera irteteko deia egin diete langile eta pentsiodun guztiei. Pentsiodun mugimenduen esanetan, “onartezina […]