Gabriel Aresti Euskaltegiko irakaslea den Aritz batu zaigu Bilbo Hiria irratian, euskaltegiak 2025ko Pazko Asterako antolatutako hiri barnetegiaren inguruan berba egiteko. Bilbon, euskaltegian bertan, barnetegia egingo dute, euskara ikasteko eta praktikatzeko aukera aparta eskaintzen du eta, horretaz gain, kultura eta ingurumena ezagutzeko ezagutzeko jarduera interesgarriak antolatzen dira bertan. Aukera aparta […]

Institutu publiko bateko atezain baten begietatik kontatutako istorio batek hartu du ardatz Miren Agur Meaberen azken nobela. Egun batean, lanean dela, albiste latz bat jasoko du Agurtzanek: ikasle bat hilik agertu da, gorputzean ubeldurak eta sexu-harremanen zantzuak dituela. Poliziak ikerketa abiatuko duen arren, protagonistak berak ere, bere kasa eta era […]

Bilboko Moon Cluster taldearekin hasiko dugu gaurko saioa. Garai hauetan rock progresiboa egitea bitxikeriatzat har badaiteke ere, Dystopika diskoa genero horretako zaleak asetzera dator. Ondo eta dotore ibiltzen dira gitarra eta teklatuen arteko hartu emanean, oinarri sendo batek lagunduta. Bejondeiela! Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako […]

Nekktar taldea batu da gurera. Durangaldetik (Elorrio, Berriz eta Durangotik, hain zuzen ere) datorren hirukotea dugu. Alaia, Nerea eta Ibon etorri dira kanta zerrenda luze bat osatuz. Haien lehenengo lana (Hordago Larrei diskoa) kaleratu berri dute eta zerrenda honetan erreferente zein bukle bezala izan dituztenak nahastu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250327_norbait_huil_da_hemen_16.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herria Baterak ekitaldi bateratua egingo du ostiral honetan, apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen, 19:00etan, Aberri Egunaren testuinguruan. Sabino Arana Fundazioak, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Olaso Dorrea Fundazioak deitu dute agerraldia, Euskal Herrian askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako proiektu bat indartzeko beharra aldarrikatuz. Ekitaldia “Bagara nor, badugu zer egin” lelopean egingo […]