Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]

Hasteko, Nilüfer Yanyaren musika ekarri dugu azken saiotan My Method Actor grabazio berria aitzakitzat hartuta. Londreseko abeslari honen proposamenak kateatuta gauzka. Monday Potions izango da hurrengo gonbidatua. Euren musikak badu oso pertsonala den zerbait, izan daiteke Eneko Peñaren konposizio inbrikatuak edo bere abesteko modua, izan daiteke hautatu duten produkzio milimetrikoa, […]