Maiatzaren 3an “Maite Zaitut” herri omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. BECen izango da “bizitza ospatzeko festa” eta sarrerak salgai daude nikeremaitezaitut.eus webgunean 15 euroren truke. Amagoia Mugika da antolatzaileetako bat eta berak kontatu digu helburu bakarra daukatela: pailazoek 37 urteko ibilbidean emandako maitasun guztia orain haiei bueltatzea […]
Eguna: 2025-04-02
Hitzordu garrantzitsua du igandean Plentziak: Plentzioako kirol elkartearen mendeurreneko walking football nazioarteko txapelketa. Plentziako Udalak eta Futbol elkarteak antolatu dute torneoa eta guztira bost talde lehiatuko dira: Ingalaterrako hiru talde, Galeseko bat eta Euskal Herriko beste bat. Beti United da Euskal Herriko walking taldearen izena eta berezitasun bat daukate: jokalari […]
Bilbon martxan dagoen “erdalduntze makina” irudikatzeko ekintza egingo du gaur GUKAk Plaza Barrian arratsaldeko 18:00etan. Ekintza herrikoia eta parte hartzailea izango da, eta hirian martxan dauden erdalduntze-mekanismoak ikusarazi nahi ditu. Gurean izan dira Maialen Gago eta Liher Berrantes GUKA ekimeneko bi kide, eta haiek eman dizkigute gaur arratsaldeko ekintzari buruzko […]
