Itsasoak mendeetan zehar inspiratu ditu mundu osoko idazleak. Gurean ere bai, noski, kresal usaina darie olerki askori, baita Berria aldizkariko udako argazki-lehiaketara aurkeztutako zenbait argazkiri ere. Bai, liburuak, argazkiak, paisaiak… bizitza bere osotasunean irakurri nahi dugu errepublika txiki honetan! Zuk ez, ala? Gure azken irakurketen artean, euskal Robin Hood-ari buruzko […]
Eguna: 2025-09-17
Uda hasieran abiatu zuten TindEHEr egitasmoa eta larunbatean dute lehen hitzordua Etxarrin. Gaztetxe, gazte asanblada eta bestelako talde eraldatzaileen artean hizkuntza kontzientzia indartzea eta pedagogia politiko euskaltzalea egitea da helburua. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sarean jarri dute abian eta Javi Arriaga kidea izan dugu gurean. “Matxak” edo senidetzak […]
Kurtsoa hasi berri da, eta berarekin, gure saioa. Oraingo honetan Spotify izan da hil dena. Musikariak Palestinarekin ekimenera batu eta boikotari buruzko saioa ekarri dugu, 30.a. Gure kontsumo ohiturak eraldatzearekin lotuta, formatu fisikoetan “galduta” zeuden batzuk berreskuratu ditugu. Zerrenda Euskal Herriko 80. eta 90. hamarkadetako maketen arteko aukeraketa bat da. […]
Jurgi Ekiza musikariak bakarkako lana argitaratu berri du. Hazparnekoa musikaria Willis Drummond taldeko kantari eta gitarrista gisa ezagutu genuen lehenik. Aspalditik, ordea, bakarkako bidean ere murgilduta dago, eta hamar urteko ibilbide horren bigarren fruitua ekarri digu uda honetan: Argitzala diskoa. Lan berezia da, osorik bere kabuz sortu baitu: musika tresnak, […]