“Ontziez Haratago” kontzeptuak itsas esplorazioa iraultzen duela esan ohi da, ibilgailu autonomoak ur azpian edo azalean ibil daitezke (AUV eta ASV) eta teknologia berriak erabiliz. Teknologia arlo hauen onurez, arriskuez eta erronkez mintzatu gara Iñigo Martinez de Alegria ikerlariarekin. EHUren Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea da bera, berez, elektronikan aditua, baina […]

300 ikertzailek baino gehiagok gaitzetsi dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paduretan egin nahi den Guggenheim museoaren proiektua. Herri-plataformak maiatzean hasi zuten kanpainaren itxiera ere iragarri du. Kanpaina horren bidez, proiektuak Biosfera Erreserbarentzat susposatzen duen mehatxu larriaz ohartarazi ditu nazioarteko eta estatuko erakundeak. Gainera, komunitate zientifikoak ere manifestu baten bitartez babesa eman […]

Astero legez, Gorka Peñagarikano kazetariarekin egin dugu Argia astekariaren errepasoa, azaletik hasita. Aste honetan, Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte beteko dira irailaren 27an, eta horri buruzko erreportajea ekarri du Urko Apaolazak, azaleko gai gisa. Bigarren gaia, elkarrizketa bat nabarmendu dugu: Teresa Aranguren kazetariari egindakoa. Artziniegan jaio zen duela […]

Ezezez talde bizkaitarra 2022an sortu zen, ordutik ez dira agertokietatik jaitsi. Hasieran ingelesez kantatzen bazuten ere, bigarren diskoarekin Katuzaldia (2023) jauzi handia eman zuten: euskarazko kantuen aldeko hautua egin, eta disko bizi eta koloretsu batekin Euskal Herriko txoko askotara eta hainbat jaialditara eraman zuen bira luze bati ekin zioten. Maiatzean […]

Gaur, irailak 18, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean Boluntariotza Azoka izango da, 10:00etatik 14:00etara. 60 erakunde solidariok parte hartuko dute, eta ikasleei boluntariotza aukerak gerturatuko dizkiete. Ekitaldi honen bitartez, Deustuk gizartean eragiteko eta besteen ongizatean laguntzeko konpromisoa sustatzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250918_yajaira_boluntarietza_azoka.mp3 Deskargatu hemen.