Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako […]

Bilboko BBK aretoak bere ekoizpen berria estreinatuko du irailaren 27an, La Dramática Errante konpainiarekin elkarlanean. María Goiricelayak zuzendu eta moldatutako R&J antzezlanak William Shakespeareren klasikoa berrirakurtzen du gaur egungo begiradatik: maitasunaren inguruko inertziak eta aurreiritziak zalantzan jarriz, eta harremanak gaur egun nola bizi ditugun aztertuz. Sare sozialak, lotura likidoak eta […]