Idatzi edo idazle izan? Idazlearen liburuak edo ibilbide politikoa? Horiei eta bestelako galderei erantzuteko asmoz, Euskal Herritik Italiarako bidea egingo dugu, literatura iparrorratz. Halaber, literaturatik abiatuz, ikastolatik gizartera eta kaleetatik ikasgelara jauzika arituko gara, feminismoa bezalako aferak hizketagai. Merezi ote literaturak? BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2025/liburuenerrepublikatxikia/250415_liburuen_errepublika_txikia_24.mp3 Deskargatu hemen.  

Estitxu eta Malen izan dira gurekin aste honetan. Elkarrekin egindako kanta ekarri digute eta elkarrizketa polita sortu da horren inguruan. Gaur egungo garaietan esparru artistikoetan bizi ditugun arazo eta presioei buruz aritu gara: autoexigentziak, lotsak, barne-gatazkak… Baina baita elkarlanak ekar ditzakeen altxorrei buruz ere. Adibide bat, UDABERRI, haien artean kaleratutako […]

Hasteko, Nilüfer Yanyaren musika ekarri dugu azken saiotan My Method Actor grabazio berria aitzakitzat hartuta. Londreseko abeslari honen proposamenak kateatuta gauzka. Monday Potions izango da hurrengo gonbidatua. Euren musikak badu oso pertsonala den zerbait, izan daiteke Eneko Peñaren konposizio inbrikatuak edo bere abesteko modua, izan daiteke hautatu duten produkzio milimetrikoa, […]

Euskarak gero eta presentzia handiagoa dauka sare sozialetan, eta horren atzean ez dago kasualitaterik: gero eta gehiago dira euskaraz sortzen dabiltzan eduki sortzaileak, eta, batez be, komunitatea indartzen ari da. Horren adibide garbia izan da otsailean Mutrikun egindako sortzaileen topaketa, non hainbat profil batu diren elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta […]

Apirileko Aizu aldizkaria ekarri digu Eñautek. Hilabetero bezala hainbat gai landu dituzte, elkarrizketa nagusia Mikel Reparaz kazetariari eginikoa da. Nazioarteko gaietan aritu da eta horien inguruan berba egin dute elkarrizketan. Uemak martxan jarrita Euskara eta kulturartekotasuna ekimena ezagutu dugu eta bukatzeko sortu berri den Euskal Castelsak. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250414_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250411_agenda_kermanen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.