Institutu publiko bateko atezain baten begietatik kontatutako istorio batek hartu du ardatz Miren Agur Meaberen azken nobela. Egun batean, lanean dela, albiste latz bat jasoko du Agurtzanek: ikasle bat hilik agertu da, gorputzean ubeldurak eta sexu-harremanen zantzuak dituela. Poliziak ikerketa abiatuko duen arren, protagonistak berak ere, bere kasa eta era […]

Bilboko Moon Cluster taldearekin hasiko dugu gaurko saioa. Garai hauetan rock progresiboa egitea bitxikeriatzat har badaiteke ere, Dystopika diskoa genero horretako zaleak asetzera dator. Ondo eta dotore ibiltzen dira gitarra eta teklatuen arteko hartu emanean, oinarri sendo batek lagunduta. Bejondeiela! Hiru disko aski izan ditu Nilüfer Yanyak egungo Londresko eszenako […]

Nekktar taldea batu da gurera. Durangaldetik (Elorrio, Berriz eta Durangotik, hain zuzen ere) datorren hirukotea dugu. Alaia, Nerea eta Ibon etorri dira kanta zerrenda luze bat osatuz. Haien lehenengo lana (Hordago Larrei diskoa) kaleratu berri dute eta zerrenda honetan erreferente zein bukle bezala izan dituztenak nahastu ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250327_norbait_huil_da_hemen_16.mp3 Deskargatu hemen.

Euskal Herria Baterak ekitaldi bateratua egingo du ostiral honetan, apirilaren 11n, Donostiako Kursaalen, 19:00etan, Aberri Egunaren testuinguruan. Sabino Arana Fundazioak, Agirre Lehendakaria Centerrek eta Olaso Dorrea Fundazioak deitu dute agerraldia, Euskal Herrian askatasunean eta justizia sozialean oinarritutako proiektu bat indartzeko beharra aldarrikatuz. Ekitaldia “Bagara nor, badugu zer egin” lelopean egingo […]

Aste honetako programan Nintendo Switch 2-aren aurkezpena sakon aztertuko dugu. Nintendoren kontsola berria ekainaren 5ean jarriko da salgai, eta ordubeteko Nintendo Direct batean aurkeztu da. Bertan, Switcharen ondorengoaren ezaugarri nagusiak erakutsi dizkigute. Horien artean, pantaila handiago bat, alboetatik magnetikoki akoplatzen diren Joy-Con berrituak, eta haien C botoi berri baten bidez […]

Urteko txostena aurkeztu du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. hain zuzen, euskaldunen hizkuntz eskubideen inguruko kexa, zoriontze eta, oro har, testigantzak jasotzen eta aztertzen dituena. Bertan jasotako datuek azaleratu dute urraketak mantendu egin direla. Agurne Gaubeka dugu telefonoaren beste aldean txostenaren zehasunak aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250407_agurne_beatokia.mp3 Deskargatu hemen.

Gazteola Zenbat Gara elkartearen ekimena da. Haurren zein gazteen hezkuntzan eta aisian, euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan. Aste Santuko oporraldirako eskaintza zabala izango dute, euskara eskolak eta multi kanpusa besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_andoni_aste_santua_gabriel_arestin.mp3 Deskargatu hemen.

Osasun Publikoaren Aldeko plataformek pribatizazioaren aurkako mugimendua indartzen jarraitzen dute, eta Euskal Herriko eskualdeetatik hedatzen den bitartean haien ekintzak eta aldarrikapenak hobeto koordinatzen dabiltza. Horren inguruan aritzeko, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoaren Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadorako kidearekin berba egin dugu. Euskal Herriak Kapitalari Plantok argitaratu berri duen […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250404_agenda_keparen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.