Azken bala mingainean, musika airean… denboraldiko akabuko Kirol Eskirol saioa duzue opari Traineruen ligaren hasiera atarian gauden honetan, KAE1 eta KAE2 ligetako euskal ontzi batzuen ordezkariak bildu zaizkigu. Andoni Tirado, Aitor Mojas eta Eritz Monasterio izan ditugu Bilbo Hiria irratiaren estudioan eta, urtero lez, denboraldi berriaren kontuak zabaldu dizkigute; Arkote, […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. Beroari aurre egiteko proposamen interesgarriak ekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260619_agenda_abio_rente.mp3 Deskargatu hemen.  

Ingalaterrako Dave Mason (Worcester, 1946) 2026ko apirilaren 19an zendu zen. Mason kantagile, abeslari eta gitarra jole ezinbestekoak 1967an Traffic taldea sortu zuen , Steve Winwood, Chris Wood eta Jim Capaldirekin batera. Traffic utzi ostean ibilbide oso oparoa izan zuen bakarlari moduan, baita AEBetan session man gisa ere, askotan ikusi baitugu […]

Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta orain gurean entzungai duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. Gaur, umoreari tiraka, “Bristoletik maitasunez” dakarkizuegu. Aste honetako atalean Crooner fenomenoa izan dute hizpide. Astero bezala, Señoraren gomendioak ere ez dira falta izan, eta musika alorrean, Andoniren eskutik […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortegarekin kazetariarekin. EHZ jaialdiak 30 urte beteko ditu aurten. Urteurren berezi hori baliatuta, Jenofa Berhokoirigoinek elkarrizketatu du Mattin Olzomendi, festibaleko programazio lantaldeko kidea. Solasaldian, EHZren bilakaera aztertu dute, bereziki musikaren alorrean izan duen eraldaketa, betiere autogestioa ardatz duen jaialdi baten ikuspegitik. Beste urteurren biribil […]