Aizu aldizkariaren azken zenbakia errepasatu dugu Eñaut Mitxelenarekin. Hiru eduki nabarmendu ditugu: alde batetik, azaleko elkarrizketa, non Javier Rivero eta Gorka Rico sukaldariek, Ama jatetxeko arduradunek, beren ikuspegia partekatzen duten. Bestetik, musika eta nostalgia uztartzen dituen erreportaia izan dugu hizpide; izan ere, azken urteotan hainbat musika talde agertokietara itzuli dira. […]

Gaurko saioari hasiera emateko Ibon Salaberria izango dugu, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa berri bat ireki du, tonu intimo eta biluzi samar batekin, arkitekturan eta hirigintza prozesu parte-hartzaileetan bildutako esperientzia emozionalak ere kantu […]

Barsanti konpainiaren lan berria “Kodizia Late Night” da, gaueko telebista-saio baten formatua hartzen du abiapuntu gisa. Late Night berezi batean murgilduko da ikuslea, denboran zehar bidaiatzeko gaitasuna duen saio batean. Historiako hainbat istorio eta pertsonaia ezagutuko ditugu, baina kontakizun horien guztien atzean gaurkotasun handiko galdera bat dago: zer gertatzen da […]

20 edizioa uztailaren 9tik 11ra ospatuko duen 20. urteurreneko edizioaren azken xehetasunak ezagutarazi ditu. Kobetamendin 80 artistatik gora bilduko dira, eta jaialdiaren ohiko guneek —Nagusia, Basoa, Lasai eta GORRIA— protagonismo berezia izango dute. Ostegunean (uztailak 9), lehen eguneko izen handien artean izango dira Calvin Harris, FKA twigs eta David Byrne. […]