Anita Maravillas txotxongilo konpainiarentzat aste berezia izan da. Izan ere, Andereño ikuskizunak haur, gazte eta familia publikoarentzako ikuskizun onenaren Max saria eskuratu du, Espainiako arte eszenikoen aitortzarik garrantzitsuenetako bat. Errepublikako maistren lana eta ondarea omentzen dituen lan honek ikusleen eta kritikaren babesa jaso du azken urteotan, eta orain sari garrantzitsu […]
Eguna: 2026-06-09
Gaur aurkeztu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Bilbon izan da aurkezpena, Kafe Antzokian. Udazkenean ekingo dio bideari, baina harainoko bidea jarraikorra da; izan ere, herrialdeetako txapelketekin hasten den bidearen azken zatia izaten da lau urtez behingo Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa. Parte hartu zezaketen 50 bertsolariek eman dute izena Euskal Herriko […]
Ruben Sanchez Bakaikoa idazleak “Mundu guztiak” bere lan berria aurkeztuko du bihar Bilboko Zirika herri gunean. Ezohiko proposamen literarioa da Txalapartak argitaratutakoa: 2046tik gurera iritsitako liburu gisa aurkezten den ipuin bilduma, fikzioaren eta errealitatearen, literaturaren eta adimen artifizialaren arteko mugak zalantzan jartzen dituena. Green hiriko atari bateko bizilagunen istorioen bidez, […]
