Kirolaren magia astindu dugu, eskirol artean. Gaur Bilbao abizena duen euskal txirrindularitzaren azken hamarketako gure ikur handietako bat izan da protagonista. Aurten izango du azken denboraldia Pello Bilbaok, eta atseden goxoa zain… Berba librean aritu gara txirrindulari bizkaitarrarekin. Aerobik irakasleak (Aritz Santamaria eta Ion Garate), Maite Sarasolaren bertsoak, musika… https://bilbohiria.com/docs2/2026/kiroleskirol/260604_kirol_eskirol_pello_bilbao.mp3 […]
Eguna: 2026-06-05
Udaberriko bertso saioak heldu dira Santutxuko Karmelo Plazara. Maiatzaren 9an, 13:00ean hasita bertso uholdea izan genuen, urteroko zita. Oihana Bartra, Onintza Enbeita, Txaber Altube eta Aitor Servier izan ziren kantuan; gai-jartzaile lanetan, Irati Erkizia. Bertso-aukeraketa diktatoriala entzungai. On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/260602_potto_santutxu_kamela.mp3 Deskargatu hemen.
Aspaldiko partez itzuli da Xerezaderen Artxiboa. Isilik egon den denboraldi luze baten ondoren, istorio eder berri batekin datoz berriro. Gaurkoan, Marjorie Bowenen ipuin bat ekarri digute, Ana Moralesek itzulia. Marjorie Bowen, berez Margaret Gabrielle Campbell, 1885ean jaio zen Hampshire eskualdean. Haurtzaro gorabeheratsua izan zuen: aita alkoholikoa zen, eta familiatik aldendu […]
