Gaur, Getxoko Algorta auzokoak diren Arene 6 taldeko kideekin mintzatu gara. Punk-oi eta streetpunk egiten dute eta Ibon (ahotsa), Iñaki (bateria), Koldo (baxua), Jokin (gitarra) eta Altonaga (gitarra) dira boskotea osatzen dutenak. 2018an sortu zen taldea eta hiru bilduma argitaratu dituzte: Errautsetatik (2021), Bereizezinak (2023) eta Sutan (2026). Horiez gain, […]
Eguna: 2026-06-12
Gaurtik aurrera, Bilbo Hiria Irratia irratiaren uhinetara helduko da Auzoportala podckasta ere. Uribarrin sortu eta auzotik bertatik egindako saioa da, eta hemendik aurrera gurean entzungai izango duzue, bertako giroa, umorea eta auzoko ahotsa irrati bidez zabalduta. “Uribarriko magaletatik mundura” lelopean, lau lagunek osatutako talde honek auzoko egunerokotasuna, lagunarteko saltsa eta […]
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260612_irantzu_eta_artolan%20_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
Argia astekariaren aste honetako edukien errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko gaitik abiatu gara. Sarek jakinarazi berri du datorren urteko urtarrilean egingo den manifestazioa azkena izango dela. Erabaki hori euskal preso politikoen egoeraren bilakaerarekin lotuta dago: gaur egun 113 preso daude, eta horietatik 63k egunero espetxetik irteteko baimena dute. […]
