Bilbo zaharreko bihotzean kokatuta dagoen Sehaska etxea Ricardo Bastida arkitektoak proiektatu eta eraiki zuen 1914an , eta geroago, 1939an, eraberritu egin zuen. Diru publikoz egindako eraikin historiko hau auzoko emakume langileen beharrei erantzuteko eraiki zen, lanera zihoazenean haurrak uzteko tokia behar baitzuten. Nolabait esateko, langile klasearen beharrei erantzuteko eta hauen […]

Urriaren 19tik 24ra Zapalduon memoria astea antolatu dute Alde Zaharreko eta Bilbo Zaharreko norbanako ezberdinek. Lan askoren ostean, azkenik aste osoko egitaraua antolatu dute, ibilbide, mahai-inguru, eta ekitaldi txikiz betea dator. Memoria egiteko unea dela iritzita, zazpi kaleetako eta Bilbo zaharreko lagun ugari elkartu eta garai, sasoi eta gertakari ezberdinak […]

Bilboko Sehaska Etxea berrikuntza-proiektuak bultzatzeko zentro bihurtuko da BBK-k 2021ean amaituko du eraikinaren eraldaketa, Bizkaiko etorkizuneko erronka sozialei erantzuteko. Azken asteetan zabaldutako mezua dugu hau,  Bilbo zaharreko auzokideak prozesu parte hartzailea eskatu zuten Sehaska etxearen etorkizuna zehazteko, hori horrela ez dela izan salatu dute, aurreko larunbatean prentsaurrekoa eman zuten bertan […]

Bilboko Elkarlan euskaltegiak udako ikastaroak martxan dituzte. Uztaila, Abuztua eta Irailerako ikastaroak eta barnetegian euskara ikasteko aukera paregabea dute. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiko Jon, Nerea eta Isa batu zaizkigu saiora. Talde txikiagoak eta osasun neurriak mantenduz euskara ikasten ehunka lagun dabiltza. Urrian ikasturte berrirako ere […]

Bilbiko plazatik zuzeneko emankizuna egin genuen larunbatean, auzoaren bizitza sozialaren berri eman ziguten gonbidatu ugarirekin. Hasteko, hiria eta zaintza gaiak hartuta Arroka Beltza arte galeriak “Bilboko Garbitokiak” argazki zaharren erakusketa atondu du. Arroka Beltza arte galeria Bilbo Zaharra plazan bertan dago, Argazki erakusketaz gain Azaroaren 22an Garbitzaileak gogoan performacea burutu […]

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako taldeen koordinakundeak antolatzen dute urteroko topaketa gastronomiko auzotarra dugu Munduko Arrozak, eta aurtengoa 16. edizioa izan da. Auzoko kulturak eta aniztasuna plazaratzeko hainbat ekimen egitearekin batera, auzoek jasaten duten giza-bazterketa ere salatzeko jaia dugu. 16.edizioan, arrozaren inguruan 121 talde eta 3.500 pertsona elkartu […]

Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Anjel Lertxundiren ‘Otto Pette’ eleberriaren gaineko jardunaldiak eta irakurraldi jarraitua egingo dute.1994. urtean argitaratu zuen Lertxundik ‘Otto Pette’. Obra honetan, Edi Aroko fikzio bat aurkezten du idazleak, non Otto Pette pertsonaia nagusiak arrotz baten bisita jasoko duen: ezegonkortasuna ekarriko du arrotzak Otto Petteren bizitzara, bere etxean […]

Mariaren Bihotza plaza paella-ontziz beteko da beste behin Munduko Arrozak ekimenaren edizio berri batekin. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimenaren duela 15 urte jarri zuten martxan, Bilbo Hiria irratiak saio berezia egingo du bertatik bertara. Auzoko hainbat elkarte eta protagonista batu zaizkigu saiora. Miribillako guraso elkartea […]

Goizeko zortzietan abiatu da Txomin Agirreren Kresala liburuaren irakurraldia. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren hamaikagarren edizioak, bizkaieraren garrantzia azpimarratu, eta Euskaltzaindiaren eta euskara batuaren urteurrenak ospatu nahi ditu, Txomin Agirreren “Kresala” obrarekin. Egun osoan zehar etenaldirik gabe 400 lagunek irakurriko dute nobela ozen, Arriaga Antzokian. Kresala “Euskal-Erria” […]