Euskaraldia hasteko hilabete eta erdi falta denean, ekimen garrantzitsua prestatu dute igandean, urriaren 7an, Bilbon. Eguerdiko hamabietan hasita, plaza Eliptikoan batuko dira; Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta bertan izena eman ahal izateko. Igandeko ekimenaz zehazki, eta Euskaraldiaz orokorrean egin dugu hitz Bilboko Euskaraldiko kide diren Iñaki, Iker eta Irunerekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Euskaraldia.mp3 […]
Bilbo
Gaur goizean prentsa aurrera atera da Bizkaiko pentsionisten mugimendua eta maiatzaren 26an, Bilbon egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia luzatu diote gizarte osoari. Manifestazioa Jesusen Bihotzean hasi eta udaletxean amaituko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180511_pentsionistakProtestak.mp3 Deskargatu hemen
Gaurko Potto saioan Bizkaiko Bertsolari Txapelketan murgildu gara. Asteburu honetan izan ditugu txapelketaren lehenengo bi saioak: Bilbon eta Derion. Udaberriko faseari hasiera eman diogu Bilbo hiria irratian, eta aurreneko bi saio horietako bertso ale preziatuenak helarazi ditugu, baita protagonista batzuekin izandako prosa jarduna ere. Bilbon, Ekaitz Larrazabal “katxo”, garaile; eta, […]
Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]
Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Musika Musika jailadiak Europako Gerrartean sortutako konposaketak izango ditu ardatz. Europaren historiako sasoirik gorabeheratsuenetako bat jorratuko du aurten, Lehen eta Bigarren Mundu Gerren arteko urteak hain zuzen. Zehatz esanda, 1914 eta 1945. urteen arteko tartea; kontinente zaharrera aldaketa sakonak ekarri zituen garaia izan zen. Aurten, […]
Gaurko Bilboko udalerrian gutxienez sei udaletxe eraiki zituzten, alegia, sei herriko etxe edo bertoko euskaldunen erara esanda, kontzeju. Sei asko dira, baina ez dugu ahaztu behar lau herri izan zirela behinola orain bakarra dagoen lekuan. Eraikin horiei erreparatuz gero, gomutara ekarriko ditugu herriok gobernatzeko lege zaharreko erak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180126_Gomutan37.mp3 Deskargatu hemen.
Academy of Urbanism (Hirigintza Akademia) erakundearen epaimahaiak Bilbo izendatu du Europako 2018ko hiririk onena, titular handia izan genuen aurreko urte bukaeran. Baina ez da titular bakarra izan, 2018an Bilbon MTV EMA sarien jaialdia ospatuko da BECen. Bilbo errugbi txapelketaren hiria bilakatuko da 2018an. Ekitaldi ospetsu eta handi asko 2018an Bilbon. […]
1917ko abuztuan Bilbok astebete eman zuen geldirik. Ezkerreko indarrek Espainian deitutako greba orokor iraultzaileari erantzunez milaka langile borrokari lotu zitzaion. Estatuak bortitz erantzun zuen eta 20 bat hildako izan ziren. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171123_gomutan33.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Urriak 8an Bilbon ospatutako bularreko minbiziaren aurkako lasterketako erreportajea ekarri digu. Eguraldia lagun, herritarrek erantzun zabala eman zioten ekimenari. 10.000 bat lagun bost kilometroko ibilbidea osatzeko elkartu ziren igande goizeko 11:00etan bularreko minbiziaren aurkako borroka babestu asmoz. Gaixo, senide, lagun, elkartekide, pertsona anonimo eta erakundeetako ordezkariak, besteak […]
