1937ko irailaren 12an Begoñako Andra Mariaren irudia Huelvako Rocío Ama Birjinaren antzera jantzi zuten. Itxura horrekin eraman zuten prozesioan Bilboko kaleetatik barrena, Gran Víatik Begoñaraino. Nork? Zergatik? https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170920_gomutan27.mp3 Deskargatu hemen.
Bilbo
Tropa frankistak duela 80 urte sartu ziren Bilbon. Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako kideek gaur azaldu dutenez, hiriaren erorketaren 80. urteurrena “ez da bakarrik oroimen kontua baizik eta mobilizazio kontua”. Salatu dute frankismoaren biktimei emandako erantzuna, “oso berandu” heltzeaz gain, “hutsaren hurrengoa” izan dela justiziaren aldetik. Hilaren 18an omenaldia egingo diete […]
Gure Esku Dagok ‘Erabakitzeko Prest’ lelopean deitutako mobilizazioarekin milaka lagunek egin dute bat larunbatean eta Bilboko Eliptika eta Euskadi plazen arteko ibilbidea jendez bete dute galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatuz.17:30etan abiatu da hautetsontzi erraldoia, galdera ikurraren puntutik Euskadi plazara Nafarroako kideen eskutik, beraiek baitira hurrengo igandean, ekainaren 18an, galdeketen lekukoa […]
Artxandako funikularraren historian murgildu gara gaurko saioan. Bilboko udalak doako bisita gidatuak eskaintzen ditu larunbatetan, Miren da bisitak egiten dituena eta funikularraren historia ekarri digu. Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako […]
Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]
Abusutik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua. Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea […]
Joan den urtarrilaren 14an emakume bat bortxatu zuten Bilboko Solokoetxe auzoan. 7Katu gaztetxeak prentsaurreko baten bidez salatu zuen EiTBk behin baino gehiagotan gai honen berri ematean, gaztetxearen fatxada erakutsi duela, eta “gaztetxearen irudia zikintzen saiatu” direla. Gaurkoa Maddi izan da gurean 7 Katu gaztetxeko kidea, egoera hau salatu eta urteurrenaren balorazioa […]
25 urte bete ditu 2016an Rekalde aretoak, 1991 urtean zabaldu zituen ateak eta 1000 metro koadroko azalera du. Gaurkoan bertatik bertara aritu gara, Asier Madarieta eta Estizen Esesumagarekin batera. Atzera begira jarri eta aretoak egindako ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, gaur egun dituzten erronkez aritu gara. Bestetik, egunotan zabalik dagoen Paleolitoari […]
Bilbo eta bertsolaritzaren arteko harreman zaharra eta emankorra izan da. Gainbegiratua bota diogu, Erdi Aroan hasi eta gaur egun arte. Kopla zaharrak, bertso-paperak, emakume eta gizon bertsolariak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161220_gomutan_07.mp3 Deskargatu hemen.
Bihar Azkuna zentroan Berbagunearen bosgarren edizioa izango da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera, bultzatutako euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. Egun osoan adin guztietako 1.600 pertsona ingururen parte-hartzea espero da, lau txandatan. Koldo […]
