Ostegunean udalbatza izango da eta bertan talde ezberdinek aurkeztutako proposamenak izan ditugu hizketagai. Baina lehenengo, aurreko astean emandako datuak jarri nahiko nituzke mahi gainean: Bilboko Udalak 5.453 etxebizitza zenbatu ditu inor erroldatu barik eta ur-kontsumo barik. Hala ere, beste 3.269 gehitu daitezke, gutxi erabiltzen diren etxeak baitira, inor erroldatu barik […]

Asteartean, Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren sorrera eta hasierako urteak nolakoak izan ziren kontatzen duen dokumentala aurkeztu zuten Arriaga antzokian. Konpartsak antolaketaren erdigune diren egungo jai eredu herritar eta parte hartzailearen oinarriak ezarri ziren urte horietan, hainbat gazte irudimentsuren elkarlan eta ausardiari esker, eta hastapen horien kontaketa egiten digu, hainbat testigantza […]

Asteazkeneko udal politika tartea  izan dugu Ibaizabal saioan, gaurkoan Fernando Atxa Udalberriko kidea, Koldo Bilbao EAJ kidea eta Alba Fatuarte EH bilduko zinegotzia izan dira gurean.  Lehenengo bakegintza izan dugu berba gai. Juan Maria Aburto alkateak aurreko astean jakitera eman zuen Radio Euskadin eginiko elkarrizketan Bilbon bakearen foroa antolatuko zela. […]

Atzo aurkeztu zen Biba! Kulturaren aldeko ekarpena egiteko sortutako espazioa, Bilboko erronda kalean. Biba tresna gisa aurkeztu dute, espazio kulturala zabaldu eta euskal kultura herritarren eskura jarriko dituena. Aurkezpen ekitaldian ondokoek parte hartu dute, Bilboko kultur eragilez betetako Biba lokalean: Oihana Bartra, Lutxo Egia, Ruben Nieto eta Arma Bayer. Kultur […]

Udal politikarako tartea zabaldu dugu asteazkenetan  Ibaizabal saioan. Udalean lanean dabiltzan gaien inguruan berba egiteko asmoa dugu. Astero herritarren kezka ekarriko ditugu plaza honetara. Horretarako hiru lagun batuko zaizkigu Ibaizabal saioan,  Koldo Bilbao EAJko kidea, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia eta Amaia Arenal  Vidorreta, Udalberriko zinegotzia. Bilbo Hiria irratiak ahaleginak […]

Urriaren 1a “Arkitektura eguna” ospatzen da, eta Euskal Herriko hiriburuetan “arkitektura astea” antolatu da, bakoitzak bere lan-ildo bat aurkeztuz. Bilbon lehen “Bilboko Arkitektura Astea” egin da, hiriaren gaineko gogoeta oinarri izan duelarik. Hiria herritarren bizimodua gauzatzen den espazioa da, arkitekturak forma ematen dionak. Bilbo arkitekto baten begiradarekin deskubritzeko ahalegina egin […]

Irailarekin batera, hasi da ikasturte berriari begira jartzeko garaia, eta euskara ikasi nahi duenak orain du lan horri eusteko abagunea. Euskaltegiek abiatu dute 2016-2017 ikasturtea eta matrikulazio kanpaina martxan da. Bilbo Hiria irratian euskara ikastearen erronkez eta beharrez aritu gara. Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi, Nerea Telleria Juan Mateo euskaltegitik […]

Zurrumurruen aurkako hainbat ekimen sortu dira azken urteetan Euskal Herrian. Gauza jakina da aurreiritzi eta zurrumurruek gizarte bizikidetza nahasten eta zailtzen dutela. Eta bada zer egin ahots diskriminatzaile horien aurrean, arlo guztietan. Bilboko Udala Europako Kontseiluak bultzatutako zurrumurruen aurkako “Communication for integration – C4I” proiektuan ari da parte hartzen beste […]

Errepaso eta azterketa interesgarria egin digu gaurko saioan Unai Fernandez de Betoño arkitektoak Euskal Herriko bost hiri nagusien hirigintza ereduaz. Bilbotik hasita, nazioartekotzen ari dela eta, horrenbestez, hiriaren ikusgarritasuna eta elitizazioa gertatzen ari direla azpimarratu du. Gasteizen kasuak badu zerikusirik Bilborekin, Unairen ustez, baina auzo gehiegi eraiki dira bat-batean. Donostian […]