Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta […]
Bilbo
Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi […]
Euskara, euskañola eta hizkuntza baltikoak hizpide izan ditugu Hanna Lantto hizkuntzalariarekin. Finlandiarra da Hanna, baina Bilbo ondo ezagutzen du eta euskalduna ere bada, beste zortzi bat hizkuntzaren artean gurea ere ezagutzen duelako. Iaz Helsinkiko unibertsitatean aurkeztutako doktorego tesiaren gaia euskal hiztunen artean egiten diren euskararen eta erdararen arteko kode aldaketak, […]
Apirilaren bostean bost urte bete dira ertzain batek botatako gomazko pilota batek jota hil zela Iñigo Cabacas gaztea. Lau urte igaro dira eta oraindik ez zaio justiziarik egin, auziak instrukzio fasean dirauelako, gezurra badirudi ere. Hori dela eta, “Iñigo Gogoan” herri ekimeneko partaideekin hitz egin nahi izan dugu, laugarren urteurrenaren haritik […]
Nire amaren hiria izeneko bideo dokumental laburra argitaratu du Youtuben Oihana Bartra bertsolariak. Elkarrizketa batzuk ageri dira bertan, Bilbo eta euskara, euskal kultura Bilbon… Harreman horien inguruan euskal sortzaile batzuk ageri dira, nork bere hausnarketak egiten: Goizalde Landabaso, Matxalen De Pedro, Adur Larrea, Naroa Gaintza, Galder Perez, Lutxo Egia, Nora […]
Hauteskudeen emaitzak ikusita, EH Bilduk batzar irekia egin du Bilbon: berri horrekin hasi da Aitziber Ibaibarriaga zinegotzia gaur. Gero, boto telematikoa udalbatzarretan, Zezen plazaren gaineko eztabaida, eta Espainiako Itzulia Bilbon jorratu ditu Aitziberrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160113solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Hasieran Donostian zen jokatzea, baina agenda kontuak direla kausa, azkenenan Bilbon egitea erabaki zuten. Orain, betiko moduan, horrek zer gastu eta zer onura ekarriko dion Bizkaiko hiriburuari jakin behar dugu. Horrekin batera, Lander Etxebarriak beste bi gai jorratu ditu: Urbasereko langileen kasua, eta Hauteskundeak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151209landeretxebarria.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den ostiraletik, eta azaroaren 15era arte, Bilboko Liburu Zaharrak eta erabilitakoak biltzen dituen XXXVII. azoka martxan dugu Areatzan, goizean zein arratsaldean. Berri horrekin hasi da gaur Alvaro Hilario kazetaria, bere kultura arloko albisteen aukera egiten. Gero, Enkore taldeko “E” disko berria komentatu du: Errekaldeko taldeak aste honetan bertan aurkeztu […]
Pasa den larunbatean, 160 eragile baino gehiagok antolatuta, “Alternatiben herria” egin zuten Bilboko zenbait gunetan, aldarrikapena eta jaia uztartuz. Yolanda Jubeto ekonomia auzunean ibili zen. Horretan, kapitalismo heteropatriarkala aztertu zuten, baita lan prekarietatea ere, hainbat alternatiba atera zituztela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151026hizpideayolandajubeto.mp3 Deskargatu hemen
Hilaren 24an, larunbatarekin, Alternatiben Herria ekimena ospatuko dute Bilbon Areatzan eta 7 Kaleetan batez ere. Euskal Herriko Giza Eskubidearen aldeko Kartaren ekimen bat da hau, eta bertan 150 bat eragilek antolatu dute larunbatekoa. Olatz Dañobeitiak kontatu digunez, dena prest dute, aldarrikapen eta jai egun eder bat pasatzeko asmoarekin. Besteak beste, […]
