Bi urte igaro dira jada Supersurraren obra hasi zenetik. Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbotik Arrigoarriagara zuzenean joateko bidea eraikitzea erabaki zuen, Bilbora bertara sartzea sahiesteko.Baina errepide hori egiteak Bilboko Bolintxu eremu berdean obrak egitea suposatzen du, eta jada Seberetxe inguruko basoko 15 hektarea hartu ditu proiektuak. Erabaki honen aurrean, hainbat plataformak […]
Bilbo
Asteartean, apirilaren 13an, hasiko da Bilboko Udalak jarritako kanpaina martxan, dendariek izena eman dezaten. Bonuen erosketa eta trukea maiatzaren 5ean hasi eta ekainaren 30an amaituko da. Berrikuntza nabarmenak ditu aurtengo kanpainiak: alde batetik, bonu gehiago jarriko ditu zirkulazioan, eta bestetik, establezimendu mota berriak gehitu dira, hala nola, irudi pertsonaleko zerbitzuak […]
Gazteen egoera salatzeko, datorren larunbateko 17:00etan izango dira Eraginek antolatutako jardunaldiak. Bizitzen ari garen egoera dela medio, langabezia areagotu egin da gazteetan, eta erabateko behin-behinekotasuna eta bizi-baldintza materialak murriztu. Beraz, hori salatzeko, lehenik eta behin mahai inguru bat egingo da Garbiñe Biurrun, Oskar Matute, Alejandra de la Fuente eta Eduardo […]
Irati 2018ko martxoaren 8an jaio zen Aranjuezeko espetxean, eta aita eta ama bertan ditu preso oraindik. Urte honetako martxoan, Iratik hiru urte bete ditu eta Espainiar legediak agintzen duen bezala, hiru urte betetzean Irati bere gurasoengandik banatu behar da. Horregatik, Irati eta bere gurasoen eskubideak bermatzeko, Sarek eta “Irati gurasoekin […]
Azkuna zentroaren eskutik, martxoko azken astean ospatuko da Gutun Zuria. Hemen. Non guztiak biltzen dituen lekua lelopean, aurtengo edizioak, mundu osoko artistak ekarri ditu aurten Bilbora. Baina, hala ere, euskal sorkuntza garaikidearen presentzia nabarmenduko du urtero bezala. 50 artistak baino gehiagok parte hartuko dute jaialdi honetan; besteak beste, Katixa Agirrek, […]
Ume eta familientzako euskarazko aisialdi programa astearte honetan hasi da lehen tailer telematikoekin. Osasun egoerak behartuta, apirilaren 27ra arte iraungo dute otsailaren 9an hasitako online tailerrek; hala nola, musika, sukaldaritza eta magikoarekin zerikusia duten saioak webgunean eskuragarri izanez. 22 saio telematiko izango dira guztira, eta www.ikusietaikasi.eus-en egongo dira guztiontzat ikusgai. […]
Bilboko auzorik berrienetakoa Miribilla da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondo barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteen tartean. Miribilla auzoa gaztea dela esan dezakegu, eta gazte asko bizi dela bertan, haur eta gazte esan nahi dugu. Beraz ildo horretatik lan […]
Iaz, ikus-entzunezko 202 ekoizpeni eman zitzaien arreta. Horietatik 122 grabaketa burutu ziren; hau da, 540 egunetan filmatu zen Bilbo eta Bizkaiko agertokietan COVID-19aren birusaren eragina gorabehera, sektoreak maiatzaren 10etik aurrera ekin zion berriz ere jarduerari, eta, hori horrela, 2020. urtea izan da hirian eta lurraldean filmazio-egun gehien izan dituen urtea. […]
Urriaren 19an ospatzen da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko eguna, Munduko Osasun Erakundeak antolatuta. Egun honen helburua jendartean gaitzaren gaineko oharmena eragitea da, eta bide batez, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkor gehiago eskuratzea. Bilboko Udalak, beste urte betez, bat egin du ekimen honekin. Gainera, babesa agertzeaz gain, eskerrak eman […]
Open House Bilboko Nazioarteko jaialdiak 4.edizioa egingo du aurten, urriaren 24an eta 25ean, “kaleak bizi” lemapean. Edizio honetan 26 open espazio izango dira, hauetatik 21 eraikinak izango dira, eta 5, espazio publikoak. Bisita gidatuak erabiliko dira horretarako eta hala, arkitekturazko eta kulturazko egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. […]
