POTTO saio berezia egin dugu gaur Bilbo Hiria irratian, izan ere, errima gutxi eta prosa asko zabaldu dugu, musika eta desafinatutako kantekin batera. Bilboko Konpartsen eskutik Kafe Antzokia bisitatu dugu, eta Kopla Txikien VIII. Lehiaketa ezagutu. Biba aratusteak! Bizizaleak, Hau Pittu Hau, Altxaporrue, Uribarri, Sin Kuartel eta Algara konpartsen kantu […]
Bilboko Konpartsak
Inauteriak, aratusteak, karnabalak baditugu gurean, Euskal Herrian. Neguan egonik, inauteriak iristean kolorez betetzen dira bazter guztiak: mozorro irudimentsuak, tradizio handiko pertsonaiak… sormenak eta tradizioak jaian bat egiten dute. Horiek dira, beste hainbeste kontzepturen artean, inauteriek irudikatzen dituzten ezaugarriak. Bilbora etorrira Otsailaren 11n, Kopla Txikien Lehiaketarekin hasiko dira Bilboko Aratusteak, Kafe […]
Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera. San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]
Datorren urtean 40 urte beteko dira zoritxarreko uholdeak izan zirenetik. Aste Nagusia bete-betean harrapatu zuen uriolak, jaietako egun handian, hain zuzen ere. 1983ko abuztuaren 26an itsasadarrak gainezka egin zuen eta, Aste Nagusiarekin batera, milaka bilbotarren bizibideak eta ametsak urak eraman zituen. Baina hondamenetik herri baten indarra azaleratu zen: zoritxarrean lagun, […]
Hurrengo konpartsakide gonbidatuak Unai Moskotarra eta Igor Txinbotarra ditugu. Hasierako konpartsa beteranoa lehena eta gazteagoa bigarrena. Autonomia eta Egaña kale inguruko konpartsa historikoa dugu Moskotarrak, Txinbotarrak, berriz, Zorrotza auzokoa eta askoz berriagoa. Pasadizo eta anekdota asko ekarri dituzte gogora bien artean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txinbo_moskotarrak.mp3 Deskargatu hemen.
Hiru urteren ostean, Bilboko Konpartsak eta Etorkintza Elkargoak alkohol-kontsumoaren arriskuak murrizteko kanpaina egingo dute elkarrekin berriro ere. Euren helburu Aste Nagusian alkoholaren kontsumoari buruzko egiazko informazioa, objektiboa eta ez moralizatzailea zabaltzea da. Kanpainan zenbait aholku ematen dira, parrandan alkohola kontsumituko badugu kontuan izateko. Izan ere, kanpainaren asmoa argia da: informatu […]
Bilboko Udalak Aste Nagusi berdinzale, seguru eta erasorik gabekoaren aldeko prebentzio eta sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu du. Jai hauetako eraso sexisten aurkako kanpainak “EZ BETI DA EZ” leloa berreskuratzen du eta, 2019an hasitako ildo estrategikoan, adostasunaren garrantzia gehitzen da, erasorik dagoen ala ez zehazten duen muga, “BAKARRIK BAI DA BAI” leloarekin. […]
Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, pauso asko falta direlako presoen eta iheslarien egoera normalizatzeko. “Etxera bidea gertu” lelopean, Bestetik azpimarratu dute baldintza guztiak bete arren, baimenak eta […]
Aste nagusirako 100 bat egun faltako direla ospatzeko Kapela eguna izeneko festa ospatuko du Bilboko Konpartsak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bilbotar denek bere kapelarekin gozatzeko. Gaur goizean, Nerea Matutek eta Ioritz Varonak aurkeztu dute ekimen berria. Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran […]
Ostegunarekin abiatuko dira Bilboko aratusteak, konpartsetako Ioritz batu zaigu gure sintoniara. Aurreko asteburuko kopla eta torraden lehiaketan izandako giro aparta azpimarratu du. Gaurtik asteartera bitarte antolatutakoaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saila izan bada, lortu dute, lan asko egin ostean inauteriak antolatu eta dei egin dute bilbotarrei parte hartzera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen. […]
