Nolakoa da Euskal Herriaren ondoko itsas hondoa? Noiz sortu zen Euskokantauriar arroa deitzen diogun hori? Zer-nolako ezaugarriak ditu? Badu zerikusirik Pirinio mendiekin? Honi eta beste hamaika galderari erantzungo die gaur Arantxa Bodego geologoak, helburu argi batez: gehienoi hain ezezaguna gertatzen zaigun hurreko errealitate geologiko hori ezagutzera ematea. Geologian lizentziatu eta […]

Matematikaz jardungo dugu aste honetako Zientzialari saioan. Hain zuen ere, orientazio problemen inguruan ardaztuko dugu gaurko emanaldia. Teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ugaldu ahala, orientazio problemen aplikazioak nabarmen ugaltzen dira, Gorka Kobeagak ikertzaileak kontatuko digunez. Zer dira aplikazio hauek, zehazki esanda? Nola aplikatzen dira algoritmoak ibilbideetan? Galdera horiei eta beste […]

Euskal Herria itsasora begira egon da betidanik. Garai batean gure arrantzaleak urruneko itsasoetaraino iritsi baziren ere balearen atzetik, Bizkaiko Golkoan ibili dira gehienbat, eta inguruko ur horietan makina bat arrain espezie harrapatu eta ustiatu dituzte. Baina itsasoaren erabilera era jasangarrian egin ezean, itsas baliabideak agortzeko arriskua egon liteke. Zorionez, zientziak […]

Berrikitan Registro fósil de los Pirineos occidentales. Bienes de interés paleontológico y geológico. Proyección social deritzan liburua argitaratu dute zenbait erakundek, Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzari esker. Bertan Pirinio mendebaldeko azken 400 milioi urteetako biziaren historia ageri zaigu. Liburuaren artikuluak sinatzen dituzten ikertzaileen artean Ainara Badiola daukagu, gaurko saioan liburu interesgarri […]

Geologian murgilduko gara beste behin Zientzialari saioan. Oraingo honetan Arantxa Bodego ikertzailea izango dugu bide erakusle. Berak eramango gaitu euskokantauriar arroko rifta ezagutzera. Rifta plaken tektonikaren ondorioz sortzen diren arro sedimentarioak dira. Esan beharra dugu, jarrera sismiko handia duten sakonune hauei esker, lurrazalean gertatzen denaren gaineko informazio ugari lor daitekeela. […]

Angelman sindromea duten haurrena ez da ohiko gaixotasuna, baina bai gaixotasun aski larria. Estatistikek argi adierazten dute 15.000 jaioberritik bati soilik eragiten diola Angelman sindromeak. Adimenean arazo konplexuak sortzen ditu gaixotasun honek, eta epilepsia, komunikaziorako zailtasunak eta oreka eta mugimenduaren koordinaziorik eza ere eragiten ditu, besteak beste. Berrikitan, zorionez, fidagarritasun osoz […]

Maren Ortiz Zarragoitia gonbidatu dugu gaur Zientzialari saiora. Biologoa da bera eta buru-belarri dabil kutsadurak izakiengan duen eragina ikertzen. Kutsadura izango da, beraz, gaurko saioaren abiapuntua, baina, hortik hasita, beste zenbait gai garrantzitsu aipatuko dizkigu Marenek, hala nola gure inguruko ekosistemen egoera eta klima aldaketaren ondorio kaltegarriak, puntu guztiak azken […]

Minbiziaz hitz egingo dugu gaur eta, zehazkiago esateko, minbizi zelula amei buruz. Tumore batean aurkitzen ditugun minbizi zelula guztiak ez dira berdinak; hainbat taldetan sailka daitezke beren potentzialitatearen arabera. Gorka Larrinaga ikertzaileak minbizia sortzen duten zelulez hitz egingo digu eta haiei aurre egiteko zenbait estrategia aipatuko dizkigu. Medikuntzan doktoratu zen […]

Esparru ugari jorratuko dugu gaurko saio honetan, beti ere itsasotik abiaturik. Lehenengo eta bat, itsas ekosistemak nolakoak diren argitzen ahaleginduko gara; bigarrenik, itsas estazio batean egiten diren ikerlanen berri izango dugu; eta, azkenik, itsasoaren eta giza osasunaren artean egon daitezkeen loturak aipatuko ditugu. Horretan guztiorretan UPV/EHUko Plentziako Itsas Estazioko zuzendariorde […]