Azken urteotan medikuntzak, biologiak eta ingeniaritzak eskutik helduta dihardute lanean, gure gorputzaren zenbait funtzio eta are zenbait organo ere berreskuratzeko nahiz birsortzeko balio izango duten materialak lortzeko asmoz. Biomaterialak ditugu horiek, gero eta aplikazio gehiago daukatenak. Arlo honetan aditua dugun Ester Zuza ikertzaileak biomaterialen ezaugarri eta funtzio nagusiak zehaztuko dizkigu […]

Gizakiok automatikoki egiten ditugu gure gorputzaren hainbat funtzio. Hainbestetan egiten ditugu, non azkenean konturatu ere ez garen egiten horixe egiten ari garenik. Adibidez, jaiotzen garenez geroztik arnasa hartzen dugu oharkabean. Baina batzuetan gure arnas aparatuan gaixotasunak sortzen dira eta ondorioak pairatzen ditugu. Ondorio horiek leuntzeko, arnas fisioterapia onuragarria dela ondorioztatu […]

Aski dugu erakunde ofizialek aldian behin minbiziaz ateratzen dituzten estatistikei begiratu arin bat ematea, azken urteotan medikuntzak aurrerapauso itzelak eman dituela konturatzeko, gaixotasun larri honen sendakuntzari dagokionez. Gaur egun tratamendu berriak eta berrizaleak erabiltzen dira, minbiziari aurre egiteko. Josean Rodríguez Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa taldearen kide dugu eta gaurko saio […]

Duela zenbait urte bestelako iritzirik ere bazen arren, egungo egunean inork ez du zalantzan jartzen gure planetan klima aldaketa nabaria gertatzen ari denik. Batez besteko tenperatura igotzea edo bioaniztasuna galtzea klima aldaketaren adierazle orokorrak ditugu. Dena den, klima aldaketak ekar ditzakeen kalteak oso ezberdinak dira leku batetik bestera. Euskal Herriari dagokionez, itsas […]

Berrikitan jakin dugunez, UPV/EHUk IbeA ikertaldeak NASAren Mars 2020 espazio misioan dihardu lanean. Beste zenbait zientzialarirekin batera, partzuergo eran Marteko gainazalean dauden harriak eta lurzorua aztertzeko balio izango duen Supercam izeneko tresnaren kalibrazioan lan egiten ari da misio garrantzitsu horretan. IbeA ikertaldeko partaide dugun Gorka Arana kimikariak bere taldeak NASAren […]

Denok jakina denez, gizakiok ezinbestekoa dugu lo egitea. Ez dago bizitzerik lorik egin ezean. Eta loaren inguruan arazoren bat sortzen zaigunean, gure bizi kalitateak asko sufritzen du. Hainbesteraino sufritzen du, non, eguneroko bizitzaren funtzionamenduan izaten dituen eragin kaltegarriez gain, loa galtzea gaixotasun aski larrien sorburu izan baitaiteke. Narkolepsia izena ematen […]

Robot hitza entzuten dugularik, gutako gehienoi zientzia-fikziora joaten zaigu gogoa, ohartu ere egin gabe zientzia-fikzioan agertzen diren gauza askok eta askok errealitatean sortu eta erabili egiten diren asmakarietan dutela oinarri. Eta asmakuntza horiek, ezin uka, denon bizitza kalitatea hobetzen laguntzen dute. EHUko Ingeniaritza Eskolako irakasle den Ekaitz Jauregik robotikaz hitz […]

XV. mendean Nafarroako erresuma oraindik libre eta independentea zen. Honek esan nahi du bertako administrazioa zeukala behar ziren kargudunekin. Mende horietan herritar gehienak, Baztandik Tafallaraino, euskaldun elebakarrak ziren eta, aise uler daitekeen bezala, erdaraz ikasitako funtzionarioek euskaraz ere ezagutzen zuten. Hauxe frogatzen du erregearen idazkariak ogasuneko goi kargu bati igorri […]

Bai hedabideetan eta bai lagunarteko solasaldietan maiz hitz egiten dugu droga mendekotasunaz eta gehienetan adituok ez garenok lanak izaten ditugu mendekotasunaren definizioa, mugak eta ondorioak finkatzeko orduan. Izan ere, droga mendekotasunaren eremua gehienoi aski ezezaguna gertatzen zaigun espazio zabala baita. Gaurko saioan, Aitziber Mendiguren adituaren eskutik joanda, garunaren eta drogen […]

Azken aspaldion gero eta ohikoagoak dira testua audio bihurtzeko gauza diren baliabideak eta tresnak. Egia den bezala esateko, egundoko aurrerapena izan da hori hitz egiteko ezintasuna duten lagunentzat. Dena den, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahots gehienak generikoak izaten dira eta maiz ez dira bat etortzen erabiltzailearen nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, […]