Zientzialari saio honetara Teresa Arbeloa kimikaria gonbidatu dugu, espektro elektromagnetikoaz hitz egin diezagun. Hainbat gauza azalduko dizkigu Teresak saioan zehar, honako hauek, besteak beste: argia nola sortzen den eta espektro elektromagnetikoaren barnean zenbat izpi mota bereizten diren eta, horren ondotik, koloreak nola sailkatzen diren eta gauzaki batek kolore bat edo […]
dibulgazioa
Planktona ezinbestekoa da ozeano, itsaso, ibai, aintzira eta gainontzeko ur masetan bizia egon dadin. Hau hainbesteraino da egia, ezen planktona nolakoa, bizia halakoa esan baitezakegu, seguru asko. Baina planktona ahul samarra gerta daiteke eraso organiko eta ez-organikoen aurrean eta, horretara, garrantzi handikoa da denok bera babesteko ardura eta neurriak hartzea. […]
Azken urteotan, ohikoa bihurtzen ari da hedabideetara gure leizeetan egindako aurkikuntzen oihartzunak iristea. Izan ere, arkeologo eta espeleologo taldeek, bat eginda, aurkikuntza ugari eta denak garrantzitsuak egiten baitihardute azken aspaldion. Labar artearen aurkikuntza horietako asko Bizkaiko Lea-Artibai eskualdean gertatzen ari dira, gainera. Hori dela eta, gaurko saioan Josu Zeberio espeleologoarengana […]
Azken bolada honetan, hedabideetan zein lagunen arteko solasaldietan gero eta maizago entzuten ditugu antioxidatzaileei buruzko aipamenak. Konposatu berezi hauek izaki bizidunen defentsan daukaten eginkizun garrantzitsua eta gure osasunari dakarkioten onura etengabe goraipatzen dira solasaldi horietan. Baina hona zenbait galdera: zer dira antioxidatzaileak, zehazki esanda? Nola lan egiten dute gure barnean? […]
Napoleonen armadak Europa gehiena hartua zuela, betiko etsaia ingelesak ziren. Portugaletik hasi ziren ingelesak emeki-emeki frantsesak kanporatzeko ekinaldia. Lau urtera, Gasteizko gatazkaren ondoren 1813an Nafarroara Sakanatik sartuta iritsi zirenean sorpresa hartu zuten, espero ez zuten herri bat aurkitu zuten ezustean, lau urteotan espainiera ikasita, aurretik iragandako lurretan bezala espainiar hiztunak […]
Izenak zenbaitetan men egiten dio izanari eta oraingo honetan ere hala delakoan gaude, ongi pentsaturik, saguzarrak sagu zahar baten antza baduelako, nolabait esan. Dena den, zoologiaren ikuspegitik, hori gehiegi esatea izango litzateke, segur aski, saguzarren artean sekulako aniztasuna eta ezberdintasuna aurkitzen ditugulako, adituek diotenaren arabera. Hain zuzen ere, aniztasun horretan […]
Iraganaren azterketak, gure historia ez ezik, oraingo denbora ere hobeto ulertzen laguntzen digu. Antropologiak eta biologiak denbora dezente daramate langintza horretan, egungo gizakiok antzinako gizakiekiko ditugun lotura eta harremanak agerian utzi nahian. Berrikitan, antzinako DNAren azterketak argitara ekarri ditu antropologoentzat gaurdaino zeharo ilunak ziren eremuak. Ikertzaileek berek diotenez, antzinako DNAren […]
Nanoteknologia eta nanopartikulak, gero eta maizago entzuten ditugun hitzak, duela zenbait urte teoria hutsean egotetik eguneroko praktikarako jauzia eman baitute hainbat esparrutan. Eta jauzi zinez handia dugu nanoteknologiak azkenaldian emandakoa, nanopartikulek aplikazio ugari dituztelako dagoeneko zientzia zein teknologiaren arloan. Gaurko saioan Maite Insausti kimikariak hain dimentsio txikian lan egiteak dakartzan […]
Onddoak izango dira Zientzialari saio honen protagonistak. Asko eta askotarikoak dira onddoak. Haietako batzuk begi ukaldi batez erraz ikustekoak dira, eta beste asko, aldiz, arras ikusezinak. Onddoak aspaldidanik dira ezagunak eta preziatuak gure artean; eta ez soilik mahai gaineko gutizia gisa. Oroit bedi, esaterako, legamiak eta lizunak onddoak direla. Gaurkoan […]
Genetikan pixkanaka-pixkanaka burutzen ari diren aurkikuntzak zientzian aspaldi luzean gertatu den iraultzarik garrantzizkoenetako bat da. Izan ere, giza genomaren egitura eta ezaugarriak ezagutzeak makina bat gaixotasunen aurrean tratamendu berriak eta bereziak saiatzeko aukera ekarriko baitu, tartean minbiziaren aurkako tratamendu ezberdinak daudelarik. Eta genetikak aurrera egin ahala, haren ekarpenak eta erronkak […]
