Irudienean izan gara, Legión Cóndor, nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentala, berau ekoitzi duen Baskale elkarteko Andrea Heuschmid egileetakoarekin ikusten. Hasieran erakusketa bat antolatu zuen, duela bi urte, eta gero dokumentala osatu du Txarly Marquésekin. Hiru hizkuntzatara dute itzulita 23 minutuko Kondor legioari buruzko dokumentala, eta bertan, protagonista nagusietako bat […]

Liburuak sinatzen harrapatu dugu Katixa Agirre idazlea, aurten aurkeztutako Atertu arte itxaron nobela berria. Eleberri honen inguruan jardun dugu, Gasteizen 1976an abiatutako road novel edo errepide-nobela helduentzako bere hirugarren nobela da eta, tartean, haur eta gazte literaturako beste batzuk argitaratu ditu. Liburua sinatzera ez ezik hitzaldi-tailerra ematera ere etorri da […]

1

Aste bat igaro da Durangoko azoka amaitu zela eta motxila notaz, partituraz eta letraz bete dugu. Lau egunez burua hausnarketa betez ekarri dugu Durangotik. Gogoetaren plaza izan da aurtengo hausnarketarako lekua. Saioak jendez lepo egon dira. Bertan sortzaile eta kultura kudeatzaileak izan dira solasean, hizkuntza hautuaz, sostengu ekonomiakoaz eta trasmisioaz […]

Bart iluntzean itxi ditu bere ateak Durangoko Azokaren 49. edizioak eta atzo bertan balorazio positiboa egin zuten Gerediaga elkartekoek, euria gorabehera, arrakastatsua izan baita egitarau zein publiko aldetik. Gaur, aldiz, gure estudioan Jabi Zabala eta Xabier Monasterio izan ditugu, azokaren balantzea egiten. Zehatzago, Zabalak Bilbo Hiria irratiak azokatik egin duen […]

Aurten Gogoetaren Plaza izeneko gune berria (eta beroa, barruko tenperaturagatik) estreinatu da Durangoko Azokaren Areto Nagusian. Gai interesgarriak aurkeztu dira larunbatean, igandean eta astelehenean, hurrenez hurren, hizkuntza, sostengua eta transmisioa. Gaur transmisioa izan dute hizpide eta Uxue Alberdi izan da moderatzaile-eragilea. Gorka Urbizu elkarrizketatu du Alberdik goizean, eguerdian Niko etxart eta Maialen […]