Lurra oso zaharra da, 4.500 milioi urte baino gehiago ditu. Azken mila milioiak soilik kontuan hartzen baditugu ere, bere klimak aldaketa asko izan ditu denbora luze honetan. Paleoklimatologia historian zehar Lurrak izan dituen ezaugarri klimatikoak eta haien aldaketak aztertzeaz arduratzen den zientzia da. Arroka sedimentarioen analisiak iraganeko klima eta klima-aldaketak ikertzen […]
EHU
Euskal Herriko Unibertsitatea
Endometriosia emakumezko askok paiatzen duten gaitz ginekologikoa da. Emakumezkoei soilik eragiten die, izan ere, gaixotasun honetan uteroa inguratzen duen ehuna, endometrioa, uterotik kanpo agertzen da. Endometriosia zerk eragiten duen ez dago oraindik argi, hipotesiak besterik ez daude. Ondorio nagusiak, baina, antzutasuna eta mina dira. Endometriosiak eragindako mina arintzeko fisioterapiaren eragina […]
Aste honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko Zuzenbide fakultatean mobilizazioak egin dituzte mezu arrazistak, klasistak eta matxistak egin dituen irakaslea kanporatu dezaten eskatzeko. Asanblada bat sortu dute fakultatean eta bertako kidea da Beñat, berak kontatu dizkigu egoeraren xehetasun gehiago. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241002_benat_ehu_irakaslearen_afera.mp3 Deskargatu hemen.
Simulazio multifisikoek batera gertatzen diren hainbat fenomeno eta sistema konplexu aztertzeko aukera ematen dute. Bateria-multzoen funtzionamendua, adibidez, sistema konplexua da, une berean hainbat prozesu gertatzen direlako eta horren azterketak etorkizuneko prozesuen berri izatea ahalbidetzen du. Simulazio errealagoak egiten dira, prozesu horiek batera eta elkarren gainean duten erragin aztertuz. Baterien kasuan, […]
Arineketan musika taldeak eta Haatik dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna gaur estreinatuko dute Bizkaia Aretoan. Uniko arrasti musikalak egitasmoaren lehen ikuskizuna izango da eta sarrera doan izango da aforoa bete arte. Jagoba Astiazaran Arineketan taldeko kideetako bat da, eta berak kontatu digu lanen honen helburuetako bat izan dela abestiak, dantzak […]
Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika […]
“Students for Gaza” mugimenduarekin bat egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek. Ikasle Abertzaleek, Ikamak, Ernai antolakundeak eta LAB sindikatuak deitutako mobilizazioekin, hamarnaka ikaslek egin dute bat. Ekiñe Tolosa Ernai gazte antolakundeko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago. Argi utzi du datorren astean, agian, berriro antolatuko dituztela kanpandiak. […]
Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna […]
Martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Egunean, Pi egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urtebetez, Basque Center for Applied Mathematics eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer eta bakarrizketez osatutako egitaraua prestatu dute. José Ignacio Royo Matematika Saileko irakaslea da eta 14an bertan Papieroflexia tailerra […]
Bizkaiko Golkoan Kretazeo Ertainean lurra zabaldu eta mehetu zenean, lur azpiko magma gora joan zen eta lur azaleko sedimentuetan txertatu zen, era horretan intrusio magmatikoa sortuz. Intrusio magmatikoaren sorrera eta ondorioak ezagutze aldera, Luis Agirrezabalarekin, UPV/EHUko Geologia saileko ikertzailearekin bildu gara gaur Zientzialari saioan. Berak adierazi digu zeri esaten zaion […]
