Eguzkitik iristen zaigun argia ezinbesteko osagaia da, Lurrean bizia izan dadin. Etengabeko emaria da argiarena, eta agian horregatik gizakiok ez diegi beti behar besteko aditasunez behatzen argiaren inguruan sortzen diren fenomeno bereziei. Hain zuzen ere, horietakoa dugu Talboten efektua deritzana, gaurko saioan Daniel Eceizabarrena matematikariaren eskutik ezagutuko duguna. Matematikan graduatua […]
EHU
Euskal Herriko Unibertsitatea
Azken hamarkadetan gero eta informazio zehatzagoa jasotzen ari gara itsaspeko mundu oraindik ezezazgun samar horretaz. Aurrerapenen artean, esan dezagun, kasurako, azken aspaldion iturri ugari aurkitu direla itsaspean, eta haien aurkikuntzak ageri-agerian utzi duela lurpeko gas eta fluidoen artean eta ozeanoetako uraren artean badirela eraginak eta trukaketak. Izan ere, itsaspe eskerga […]
Jakina denez, osteoporosia hezurrei eragiten dien gaixotasuna dugu. Gaixotasun honetan hezurretako ehunetan gabezia larriak gertatzen dira. Ondorioz, hezurra ohi baino hauskorrago bihurtzen da, eta aurrerantzean erresistentzia gutxiago izango du. Hori dela eta, ohikoa izaten da gaixoek traumatismoak, frakturak eta mikrofakturak izatea. Baina zientzialariek berrikitan erakutsi dutenez, gaixotasun honen prebentzioa gaztetatik egin daiteke, jarduera fisiko […]
Israelgo leize batean gorden diren fosilak oinarri harturik, neanderthal gizakien arnasketa sistema ikertzeko modua izan du Asier Gomez Olivencia paleoantropologoak. Bertan aurkituriko orno, saihets eta hezur pelbikoek neandertalen toraxa nolakoa zatekeen jakiteko eta berreraikitzeko bidea eman dute ikerlan garrantzitsu horretan. Eta ikerlanaren ondorio batzuk harrigarri samarrak dira, Asier Gomez Olivenciak […]
Klima aldaketak dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima-aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Aipagarria da euskal kostaldean “Gelidium corneum” […]
Zahartzeaz jardungo dugu gaur, hau da, gizakiok denboraren poderioz gure organismoan izaten dugun gainbehera fisiologiko saihetsezinaz. Zahartzea era mailakatuan gertatzen da, eta gure funtzio askoren hauskortasuna eta mendekotasuna ekartzen ditu ezinbestez. Hala ere, zientzialariak zahartze osasungarriaren inguruan ari dira lanean, eta hainbat programa jarri dituzte abian, jende zaharraren bizi itxaropen […]
Ez da lehen aldia Zientzialari saioan saguzarrez jarduten dugula, baina egia da aurrekoetan animalia berezi hauen ezaugarri orokorrez aritu ginela. Gaurkoan, saguzar espezie batek arrainak harrapatzeko daukan gaitasuna aztertuko dugu UPV/EHUko Inazio Garin irakaslearen eskutik, eta gaitasun hori berezkoa ala ikasia duen jakinago dugu. UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia […]
Sare herritarrak eta IKASMIRA (EHU) ikasketa juridikoen diziplina arteko ikerguneak euskal presoen eskubideak urratzen dituen salbuespen legediaren txosten bat aurkeztuko dute NBEko giza eskubideen batzordean. Bost urtean behin, NBEk giza eskubideen egoera aztertzen du kide diren estatuetan. Aurten Espainiako Estatuari dagokio azterketa hori pasatzea.Txosten honek Espainiar Estatuaren egungo kartzela politikak […]
Zientzialari irratsaioaren emankizun honetan, matematika eta osasuna uztartzen saiatuko gara; hobeto esatearren, matematikak osasun zientzietan dituen aplikazioak ikusiko ditugu, Inmaculada Arostegui ikertzaileak lagunduta. Berak azalduko digunez, jende gehienak —are osasun arloko ikasketak egitea pentsatua duten ikasleek ere— ez dute uste erlazio handirik dagoenik matematika eta osasunaren artean, baina errealitatea bestelakoa […]
Berriz ere matematikaz jardungo dugu Zientzialari saioan. Zientzia zehatza dugu matematika, baina zenbaitetan ezinezkoa gertatzen zaigu problema baten emaitza zehatza lortzea. Horrelakoetan bestelako baliabide matematikoak behar dira, egiazko emaitzatik ahalik eta hurbilen ibiltzeko. Hori egiteko aukera ematen digun eragiketa multzoari zenbakizko metodoa deritza, eta gaurkoan Elisabete Alberdi matematikariak adieraziko digu […]
