Gazteolak prest ditu Gabonetako egonaldi bereziak, etxeko txiki eta gaztetxoei euskaraz dibertitzeko, ondo pasatzeko eta bide batez, ikasteko aukera bat izan dezaten. Horregatik, eta egoerak uzten badigu GABONETAKO KANPUS bereziak antolatu dituzte. 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerra eskaintzen diegu, oporraldiko goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin […]
euskara
Gaurkoan Clara Campo amor kulturgunetik zuzeneko emankizun berezia egin dugu. Ahize AEK- antolatutako Igo bolumena jardunaldien berri emateko, jardunaldien jarraipena egin dugu, emankizun berezian. Euskararen erdigunetik urrun egon daitezkeen eremuetako gazteen inguruan hausnarketa egitea egitea du helburu jardunaldiak. Euskararen ertzean dauden horiei euskarazko kultura ikusgarri egiteko gakoak zein izan daitezkeen […]
Hiriguneetako gazteak eta euskarazko kultura. Bi aldagai horien barruan sartzen denaz hausnartuko da abenduaren 2an Barakaldon. IGO BOLUMENA! Euskara. Kultura. Transmisioa. Ertzetatik jardunaldia izango da horretarako zita, eta Ahize-AEK-k bertan aurkeztuko du #Damolat unitate didaktikoa. Naroa Jauregizuria izan da gurekin. Bilbo Handian, jende asko euskararen ertzetan bizi da euskararen mundua […]
Euskara elkarteen topaguneak “Haurren aurrean helduok heldu” aurkeztu berri du. Azaroaren 22tik abenduaren 5era burutuko den ariketa soziala da, oraingoan helduok hartu beharko dugu erronka, euskaraz aritzeko. Xehetasunak ezagutzeko Goiatz arduraduna dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 .
Gaur aurkeztu dute Jokoteknia bideojokoen IV euskal jardunaldia, Bilbon euskararen etxean azaroaren 6an izango dena. Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak ondutako jardunaldiaren xedea da euskara eta bideo-jokoak uztartzea eta euskal bideojoko zaleen komunitatea sortzea. Hala, aurtengo jardunaldian komunitatearen kontzeptuak esangura berezia hartuko du, euskaldunen egoera ez ezik, beste komunitate batzuen […]
Bilboko Udalak, aurten ere, euskara-ikastaroak eskainiko ditu Biribilko programaren barruan, hiriko merkatarien artean euskararen erabilera sustatzeko. Aurreko edizioetan legez, ekimen hau HABErekin, euskaltegi homologatuekin eta bilbaoDendak plataformarekin elkarlanean garatuko da. Biribilko programa 2009an jaio zen eta, harrezkero, Bilboko merkataritzaren esparruan diharduten 1.800 pertsona matrikulatu izan dira. Programa Bilboko alde zaharrean […]
Iraila iristearekin epea ireki da datorren ikasturtean euskaltegietan euskara ikasteko -edo hobetzeko- matrikula egiteko. Herritarrak urrats hori egitera animatzeko, hainbat kanpaina martxan jarri dira. Esaterako, Bilboko euskaltegiak buru belarri dabiltza iraileko azken egun hauetan, izan, ere euskaltegietako ikasturtea urrian abiatzen da. Bilbo Zaharra, Juan Mateo Zabala eta Gabriel Aresti euskaltegietatik, […]
Badira hilabete batzuk Pantailak euskaraz ekimena martxan jarri zela gurean. Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu pantaila aurrean. Zein da euskaraz dugun eskaintza? Benetan kontzienteak gara irensten ditugun ordu guzti horietatik zenbat diren gure hizkuntzan? Bestetik kezka sortu du Madrilgo […]
Yogurinha Borovaren bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Eduardo Gaviña Yogurinha Borovaren alter egoa da eta, orain, umeentzat ere euskarazko kanta askatzaileak abesten ditu. Antzerkian Maria Urzelairekin dabil “Mari meri eta lari” antzezlanean. Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Urte hauetan guztietan Yogurinha euskaldundu eta kantaria bilakatu […]
“Kaleak bizirik” disko berria argitaratu zuten ekainean Potx eta Lotx pailazoek, hamar kantu berri. Kaleak bizirik ikuskizun berria igandean estreinatuko Campos Eliseos antzokian. Gizarte ilunari argi apur bat jarri nahi diogu barrearen bitartez; kaleak berreskuratzen hastea ere nahi dugu, zentzuz, baina, irmo; kaleei bizitza ematen dietenekiko begirunez jokatzea ere bai… […]
