Ikasturte berrian 32.000 ikasle espero dituzte, iaz bezalatsu. Datu esanguratsua da bizi dugun osasun krisia kontutan hartuta. Gaur abitu dute matrikulazio kanpaina Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak Ulibarri euskaltegian aurkeztu du aurtengo matrikulazio kanpaina, gero eta baliabide gehiago jarri nahi dituzte euskara ikastea doakotasun bidean jartzeko. Ikasleen B2 mailara bitarteko […]
euskara
Udalaren asmoa da herritar guztiengana iristea eta haiek animatzea, eta euskara ikasi nahi duten pertsonen era bateko eta besteko profilak agerira ekartzea, aurrera egitearren Bilbo uri euskaldunagoa bihurtzeko eginkizunean. Bilboko euskaltegiak moldatu egin dira egoera sanitarioaren aurrean, eta haien eskaintza segurua da. Bigarren urtea izango da ilaran ikastaro ez–aurrez […]
Gaurkoan Bakaikuko barnetegian ikasten daudenekin berba egiteko tartea hartu dugu. Saio berezian euren ikasketa prozesua irratian konpartitu dute. Gainera askok lanbidean eta kezkak eta erronkak kontatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 .
Pikuxar euskal txokoa ezagutuko dugu, Irurtzunen kokatuta dago eta 2003an sortu zen, euskaldunon elkargunea izateko asmoz, euskararen normalizazioan lan egiteko asmoz, eta ordutik hainbat ekimen egin dituzte. Nerea Balda etorri zaigu Bakaikura eta urteetako ibilbidea kontatu digu. Azken urteetan salto ederra eta handia eman eta Pikuxar egoitza aldatu dute. Ekainaren […]
Kafe Antzokiak 25 urte bete zituen aurreko urtean, baina 25 urte bizirik. Aurten, zoritxarrez, urtebete darama itxita, eta bertako erabiltzaileek hutsune handia sumatu dute. Arnasgunea, jangela, kafetegia, kontzertuak entzuteko tokia edota parranda botatzeko lekua. Kafe Antzokia Bilbon ikastearekin ere lotu omen da sarri, izan ere, ostegunak, ikasleentzat dira. Baina unibertsitatearekin […]
Bilbo ezagutzeko asmoz, pasieran atera ohi gara atal honetan. Badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbida duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Alemaniatik […]
Ostiralean hasi zen Euskarabentura espedizioa Osasun egoera dela eta aurtengo Euskarabentura ezin izango da aurreko urteetan bezala gauzatu, eta ibiltaria izan beharrean espedizioak kanpaldi formatua izango du. Guztira 16-17 urteko 120 gaztek parte hartuko dute, hamar egunetako bi txanda ezberdinetan. Lehen asteburua pasata , gaur Larrun mendian harrapatu ditugu. Pozik […]
Laudioko ikastolak antolatu du aurtengo Araba Euskaraz. Egoerara moldatutako ekitaldia izango da. Laudio Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxea Martinezek adierazi digun bezala urte osoan sormena eta irudimena erabili dute euskarari bidea zabaltzeko herrian eta eskualdean. Egun osoan ekintza ezberdinak izango dira aforo mugatuekin. “Zabal bidea” leloa hautatu dute. Ikastolak, Hezkuntza eta […]
Goizeko 08:00retan hasi da 14.Klasikoen Irakurketa Jarraitua. Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatutako irakurketa herrikoian, aurten, Bernat Etxepareren Linguae vasconum primitiae lana aukeratu dute; euskaraz argitaratutako lehen liburua, 1545ean kaleratua, alegia. 200 bat lagunek hartuko dute parte guztia ekitaldi honetan; eta berezitasuna, txandaka eta etenik gabe egingo dela. Arriaga plazan pantaila erraldoi […]
Guztira 353 partaide aurkeztu dira aurtengo lehiaketan, eta epaileek azpimarratu dutenez, “lan sakonak eta ausartak” izan dira. Akademiak berak eta BBK-k 1991tik antoloatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura ekartzea dute helburu nagusi. Sari hauek alde batetik narrazioa eta bestetik poesia baloratzen dute, eta genero bakoitzan maila desberdinak daude. […]
